2015eko hauteskundeetarako programako proposamenetan, hainbat helburu orokor ezarri genituen foru-erakundeetan aldaketa politiko eta soziala egituratu osterako. Helburu horietako asko eta asko bete egin dira, dela dagoeneko gauzatuta daudelako, dela gauzatzeko bidean direlako. Era berean, jakitun gaude beste batzuk ez direla bete, baina esana dugu, eta berriz diogu, haien lorpenerako bidea norabide onetik joan dela eta doala. Jakin badakigu halaber, bide hori ez dela amaitu, ez dagoela agortuta; alderantziz, asko dugu egiteko oraindik.
Laburbilduta, zazpi helburu orokor hauek ezarri genituen bukatu berri den legealdirako: