Albisteak

2022-01-12

Zahar etxeetako langileen lan-baldintzak “duintzeko” hitzarmenean aurrera egiteko eskatu du EH Bilduk

Zahar etxeetako langileen lan-baldintzak “duintzeko” hitzarmenean aurrera egiteko eskatu du EH Bilduk NAFARROA

Egiten duten “ezinbesteko lana” balioan jarri du eta ostegun honetan burutuko duten grebarekiko babesa agertu

EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak mozio bat erregistratu du Nafarroako Gobernuari eskatuz “paper aktiboa har dezala eta negoziazioa lehenbailehen bultza dezala” zahar egoitzetako langileen lan-baldintza “duinak” arautuko dituen hitzarmena prestatzeko negoziazioan.

Alderdi politikoak agerian utzi du “Nafarroan adinekoei arreta ematen aritzen diren langileek ez dutela hitzarmen autonomikorik une honetan”, eta kritikatu du “horrek langileen artean lan- eta soldata alde handia egotea eragiten duela eta, gainera, horiek oso prekarioak izatea”.

EH Bilduk ohar batean gogorarazi duenez, “sei hilabete baino gehiago igaro dira negoziazio-mahaia osatu zenetik, sektorean ordezkaritza handiena duten sindikatuen (ELA, UGT, LAB eta CCOO), patronalaren eta Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzaren partaidetzarekin”. Hala ere, Patricia Perales alderdiaren Gizarte Eskubideen eledunak gaitzetsi egin duenez, “oraindik ez da inolako aurrerapenik ikusi negoziazio horretan”. Hala, gaineratu duenez, “langileen lan-egoerak okerrera egin duela egiaztatu ahal izan dugu, pandemiak eskatzen duen aparteko lanagatik egin behar izan duen gainesfortzuagatik”, aurreko asteartean Nafarroako Parlamentuan egoitzetako langileen ordezkariekin eta sindikatuekin izandako lan-saioari erreferentzia eginez.

Ildo horretan, Peralesek nabarmendu du “premia larria” dagoela egoitzetako, eguneko zentroetako eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuetako langileentzako lan-hitzarmenerako negoziazioan aurrera egiteko, “egungo lan-baldintzak arautu eta hobetzeko eta baldintza horiek sektore osoan homogeneizatzeko irizpideak bateratzeko”, erregistratutako mozioak jasotzen duen bezala.

Era berean, EH Bilduk “balioan” jarri du sektoreko profesionalek egiten duten lana, eta “babesa” eman dio ostegun honetan, urtarrilaren 13an, egoitzetako langileek egingo duten grebari.

 

 

 

 

EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, “egoitzetan, eguneko zentroetan eta etxez etxeko laguntza zerbitzuan egiten den zainketa-lana ezinbesteko lana da eta horrela baloratu behar da. Zerbitzu horien kalitatea bermatzeak, ezinbestean, egungo lan-baldintzak hobetzea dakar”. Zerbitzu horien kalitatea bermatzeak, ezinbestean, egungo lan-baldintzak hobetzea dakar”. Halaber, EH Bilduren “konpromisoa” nabarmendu du, “pertsonan oinarritutako eredua garatzen duten zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak hobetzeko, zabaltzeko eta ezartzeko eredua aldaketa baterako bidean lanean jarraitzeko”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a