Tafallako Udaleko EH Bilduko zinegotzi Xabier Alkuazek dimisioa aurkeztu zuen atzokoan bere udal taldean eta gaur goizean bertan erregistratu egin du Tafallako Udalean, joan den larunbateko gauean etxeratze agindua ez betetzeagatik isuna jaso ondoren.
Alkuazek berak erabaki du dimisioa aurkeztea, “erantzukizuna eta koherentziagatik”. Halaber, “bere akatsa” aitortu du eta “hautetsi gisa zuen erantzukizuna” onartu du.
EH Bilduk eskerrak eman dizkio Xabier Alkuazi Tafallako herrian egin duen lanagatik.