Albisteak

2022-03-02

Udaletxeak, inongo arrazoirik eman gabe, Caballeroren anaiaren bufetea hiru aldiz “hatzez”, edo zuzenean, kontratatu duela salatu du EH Bilduk

Udaletxeak, inongo arrazoirik eman gabe, Caballeroren anaiaren bufetea hiru aldiz “hatzez”, edo zuzenean, kontratatu duela salatu du EH Bilduk IRUÑEA

Enkarguek 11.000 €-ko balioa izan dute eta “Navarra Sumaren erabaki politikoak babesteko gauzatu dira”

Iruñeko Udalak, zerbitzu juridikoen zuzendaritzaren bitartez, hiru aldiz kontratatu zituen Maria Caballeroren, bigarren alkateordearen, anaiaren abokatu-bulegoko zerbitzuak, baina inola ere ez zen justifikatu enkargua kanpora atera behar zenik, eta ez dago jasota eskaintza gehiago eskatu zirenik. Hau expedienteetatik ondorioztatu daitekeena da. Argudiatzen den bakarra abokatu-bufetearen “espezializazioa” izan da. “Harrigarriena zerikusia ez duten hiru gaiei buruzko kontratuak direla eta alkar komunean duten gauza bakarra Navarra Sumaren erabaki politikoak babesteko izan direla da”, azaldu du gaur Joseba Asironek, Iruñeko EH Bildu taldeko bozeramaileak.

Kontratuen enkarguak 2020ko otsailetik 2021eko urrira bitartean egin ziren eta, guztira 11.000 euro baino gehiago dira. Joseba Asironek argi eta garbi azaldu duenez amankomunean hiru gauza baino ez dituzte: “Guztietan zerbitzu juridiko arrunt bat Udaletik ateratzen da, juridikoki udal-aholkularitzaren  bitartez aurrera eraman zitekeena; hiru kasuetan, karga politiko handiko gaiak dira, non defendatzen dena, Udalaren interesak izan beharrean, Navarra Sumaren erabakiak diren; eta, azkenik, Caballeroren bulegoa kontratatzen da, ustezko espezializazio bat argudiatuz, hiru gai erabat desberdin direnean.

Comiruñako dietak, Gazteria eta Berdintasun postuak eta Osoko Bilkuraren Idazkaria

Comiruñako dieten diru-sarrerak defendatzeko lehen kontratua 2020ko otsailean sinatu zen. Abokatu-bufete hau Udal empresa publikoa balitz kontratatu zen Navarra Suma taldeko zinegotziek dietak ez itzultzearren. “3.675 euroko ordainketa adostu zen eta ez da ageri inongo aurrekonturen eskaerarik”, azaldu du bozeramaile abertzaleak.  

Bigarrena 2020ko urrian egin zen Udal Idazkariaren deialdiaren prozesua bertan behera uzteko irekitako auziari aurre egiteko. “2.450 euro ordaindu ziren eta ez zen beste aurrekonturik eskatu”, esan su Asironek. Azkenekoa, 2021eko urrikoa, Gazteria eta Berdintasuneko bi teknikarien aukeraketa prozesuan kaltetuak izan zirenek ezarritako salaketari aurre egiteko sinatu zen. “Mayaren taldeak, udaleko aholkularitza taldea erabili beharrean, 4.900 euro ordaindu zion abokatu bulego honi, berriro inongo aurrekonturik eskatu gabe”, azaldu du Joseba Asironek.

“Funts publikoak kudeatzen dituenak bezerotasunak baztertu behar ditu”

“Jokabide hori legez kontrakoa den ala ez alde batera utzita, politikan eska daitekeena da funts publikoen erabilera kudeatzen duenak modu eredugarri eta arduratsuan kudeatzea, klientelismoa baztertzeko eta faborezko tratuaren susmoak saihesteko”, azpimarratu du Joseba Asironek. “Argi dago ez dela hau gertatzen den lehen aldia; denek gogoratuko degu CANeko dietekin Mayak zuen erlazio zuzena, baina tamalez, legegintzaldi honetan kudeatzeko modu hori errepikatzen ari da”, ondorioztatu du bozeramaile abertzaleak.

Maider Beloki zinegotziak kronologikoki kokatu ditu kasu guztiak:

  • 2019ko Uztaila: “Alkateak bere soldata igotzen du”
  • 2019ko Urria: “Dietal bueltatzen dira”
  • 2020ko Maiatza: “Alaba eta Festibala”
  • 2020ko Azaroa: “Coworkids zuzentzen beraien gertukoak”
  • 2021eko Ekaina: “Labairul ez du garabia ordaintzen”
  • 2021eko Abuztua: “Hipikaren inguruko gezurrak”

“Gaur salatu ditugun kasu guztiak hemeroteketan kontsulta daitezke eta, guztion zoritxarrerako, argi eta garbi erakusten dute legegintzaldi honen erretratua, zeina ez baita historiara igaroko bertute etiko eta politikoen adibide gisa”, ondorioztatu du Belokik.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a