Albisteak

2022-06-08

TANek berriro ebatzi du Maya eta bere taldearen aurka, paisaia Euskararen Ordenantza hiriko lau lekutan ez betetzeagatik

TANek berriro ebatzi du Maya eta bere taldearen aurka, paisaia Euskararen Ordenantza hiriko lau lekutan ez betetzeagatik IRUĂ‘EA

EH Bilduk salaturiko lau adibide dira: Obra kartel bat, Herritarren Arretarako kartel bat, Donejakue Bideari buruzko informazio kartel bat eta katu-kolonia baten beste kartel bat

Nafarroako Administrazio Auzitegiak (TAN) Navarra Sumako gobernu-taldearen aurkako ebatzi du berriro ere, Udaleko lau karteletan Euskararen Ordenantza urratzeagatik. Zehazki, ebazpen honek (1249. zenbakia) Parmako Baluarteko obren berri ematen duen kartela, Herritarren Arretarako Zerbitzuarena, katu-kolonia baten kokapen-argibideak eta Donejakue Bideko informazioa eskuratzeko udal-aurrekontuekin egindako kartel bat aipatzen ditu. 2021eko azaroan, EH Bilduk aurkeztutako errekurtsoaren aurrean, TANk ondorioztatzen du Enrique Maya buru duen taldeak Ordenantzaren 8. artikulua urratzen duela. Artikulu horren arabera, Iruñeko Udalak gaztelania eta euskara erabili behar ditu herritarrei oro har zuzentzen zaienean, eta zehazten du kartelak eta informazio-plakak elebidunak izango direla.

Aurreko ebazpenetan bezala (legegintzaldi honetan antzeko zortzi izan dira dagoeneko), Nafarroako Administrazio Auzitegiak Ordenantzaren 9. artikuluan ezarritakoa ere aipatzen du. Artikulu horretan kartela edo plaka elebiduna izan behar da elementu guztietan, gaztelaniaz eta euskaraz, eta berdin-berdina izan behar du bi hizkuntzetan: edukia, tamaina eta kontrastea. Kasu horietako bitan, euskara partzialki bakarrik agertzen zen (esaldi bat) eta gaztelaniaren tamaina ezberdinean, beste bietan erabili ere ez zen egiten.

“Hiriko hizkuntza koofizialetako batekiko ez ezik, euskaraz hitz egiten eta bizi nahi duten pertsonekiko eta, noski, TAN-aren ebazpenekiko errespetu falta lotsagarria da. Okerrena da Navarra Sumak modu kontzientean eta interesatuan egiten duela guzti hau, liskarra bilatzeko, hiri honetako errealitate linguistikoetako bat diskriminatuz”, salatu du alderdi soberanistak. Alderdi abertzaleak argudiatu duenez, “lau horiek dira Euskararen Ordenantza behin eta berriz ez betetzearen edo ordenantza nahierara aplikatzearen adibideak, baina ez daude justifikatuta, jurisprudentziaren arabera ez ezik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak behin eta berriz emandako erabakien arabera ere, argi uzten baitute zein den udal araudiak aipatzen duen elebitasun kontzeptuaren interpretazioa”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a