EH Bilduk jakitera eman du Steven Leiper Ocariz izanen dela Larragako Udalerako bere hautagaia hurrengo udal-hauteskundeetan. Leiper, 32 urtekoa, zerrenda “gazte eta berritu” baten burua izanen da eta ilusionatuta agertu da “herriaren alde lan egiteko prest dagoen jende gazteak lagunduko duelako hauteskunde-zerrendan”.
Era berean, Leiper-ek nabarmendu duenez, “garrantzitsua da parte-hartzea, 2019ko hauteskundeetan zinegotzi izateko 15 boto baino gutxiagotan geratu ondoren”. Datorren maiatzeko hauteskundeei begira, hautagaiaren hitzetan, helburua da "Larragako bizilagunak gure proposamenarekin ilusionatzea eta Udalak egunez egun hartzen dituen erabakien parte egitea".
Leiper-ek defendatu duenez, “Larragako EH Bilduko zinegotziek beti erakutsi dute beren konpromisoa eta lanerako gaitasuna. Gure ordezkaritza handitzeak gure herri eredurako proposamenak gauzatzeko bidean lagunduko digu”. Era berean, gogorarazi duenez, “gaur egun, herritarrei aurkeztuko diegun hauteskunde-programan ari gara lanean, ardatz nagusiak direlarik tokiko garapen jasangarria, gazteriaren lana, hirigintzako hobekuntzak, eta kultura-jardueren eta festen programa erakargarriagoa”.
Azkenik, Leiper-ek nabarmendu du “hurrengo legegintzaldian euskararen normalizaziorako lanak izanen duen garrantzia”. “Datorren ikasturtean D ereduko lerro bat irekiko da Larragan, eta Udalak eskaera horri lagundu beharko dio, euskarazko jardueren eskaintza zabalduz eta erabileraren normalizazioa eta herrian duen presentzia bultzatuz” adierazi du hautagaiak.