Albisteak

2019-05-06

“Proiektu sendoa eta ilusioa eskaintzen duten 130 neurri aurkezten ditugu, zeintzuekin Iruñea geldiezina izango den ”

“Proiektu sendoa eta ilusioa eskaintzen duten 130 neurri aurkezten ditugu, zeintzuekin Iruñea geldiezina izango den ” IRUÑEA

Aurkeztutako dokumentua sei ardatzetan banatuta dago eta 25 plan, 14 programa, 7 udal araudi berri eta topaketarako 7 gune berri barne biltzen ditu, baita beste hainbeste proiektu eta neurri ere, Iruñea hiri ireki, solidario, jasangarri eta eraldatzaile bilakatuko dutenak.

EH Bildutik etorkizuneko Iruñea eraikitzeko proposatzen ditugun 130 neurriak aurkezten ditugu. EH Bilduk gidatuko duen udal gobernu berriak izango dituen lehentasunetan pentsatuz hautatu ditugu programatik neurri hauek. 130 neurri dira, proiektu sendoa eta ilusioa eskaintzen dutenak eta zeintzuek Iruñea hiri irekiago, solidarioago, feministago, jasangarriago eta eraldatzaileagoa izatera eramango duten. 130 neurri hauekin Iruñea modu geldiezinean doa aurrera hiri justuago eta duinago baterantz.

Izan ere, EH Bilduk anbizio handiko hiri eredu eta proiektu du, Iruñea etorkizunera begira jarri nahi duena; ditugun erronka garrantzitsuei aurre egiteko prest egongo den hiria, ingurugiroarekiko errespetuz jokatuko duena, baita pertsonekin ere, hobetzeko eta garatzeko aukerak eskainiz, eskubide sozialetan abanguardia izanez.

Eta bide horretan, legegintzaldi hau historikoa izan da, gobernu ezkerreko eta progresista bat, Udala herritarrei ireki diena eta pertsonen bizitza hobetzean ahalegindu dena, pertsona guztien bizitzak hobetzean. Eta hala, erreferentzia izan gara Estatu mailan berdintasuna arloan, memoria historikoan edo trantsizio energetikoan. Partehartzeari bultzada izugarria eman diogu, baita auzoetako bizitzari ere, eta hiriko mugikortasuna eraldatzen hasi gara, hau delako hain zuzen herritarren kezka handienetako bat. Udal kontuak garbitu ditugu eta inbertsioak %60 hazi. Halaber, inbertsio handiak egin ditugu larrialdi egoeran diren pertsonentzat udal etxebizitzak eraberritu eta ahalbidetzeko. Baina bereziki iruindarrekin egon eta hitz egin dugu, sare sozialarekin eta auzoetako eragileekin, entzun ditugu, eta kezka eta lehentasun horietatik sortu dira gaur aurkezten ditugun 130 neurriak.

Hain zuzen, garrantzia handiko testuinguruan aurkezten ditugu neurriak, datozen hauteskundeak gakoa izango direlako Iruñeko herritarrentzat. Hauteskunde hauek plebiszitu moduan datoz iraganeko Iruñaren artean, UPN-PP eta Ciudadanosek ordezkatzen duten eskuin zaharkituaren Iruñea, hitzarmen ekonomikoa eta legegintzaldi honetako lorpen guztiak xahutu nahi dituztenak; eta etorkizuneko Iruñearen artean, aurrerapen sozialen Iruñea, berdintasunarena, modernitatearena, EH Bilduk ordezkatzen duena.  

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a