Albisteak

2026-11-16

Pentsioak duintzen jarraitzeko konpromisoa agertu du EH Bilduk

Pentsioak duintzen jarraitzeko konpromisoa agertu du EH Bilduk NAFARROA

Pentsionisten bizi baldintza duinak bermatzeko martxan jarri beharreko neurrien berri emateko, Eneka Maiz EH Bilduko Kongresurako Nafarroako zerrendaburuak agerraldia egin du gaur goizean.

“Berriro ere, gure pentsioak murrizteko eta pribatizatzeko arriskua dugu. Eskuineko sektoreek erretiroa atzeratzea, zenbatekoak murriztea eta eredu pribatua behartzea bilatzen dute, non baliabide ekonomikoak dituztenek bakarrik ziurtatu ahal izango duten prestazio bat.

Mehatxuaren aurrean, gaur aldarrikatu nahi dugu pentsioak funtsezko lorpen soziala direla, gaur nirekin dauden pertsonen borrokaren ondorio. Eta beste behin ere konpromisoa hartzen dugu zuen eskaerak posible egiteko bultza egiteko.

Pentsiodunen presioari esker, pentsioen duintasunean aurrera egitea lortu berri dugu Nafarroan. Baina badakigu gehiago behar dela. Horregatik, gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea planteatuko dugu, eta, horrez gain, pentsio baxuenak ‐ emakumeenak direnak ia gehienean - gutxienez % 15 igotzea. Era berean, erabakitzeko gaitasun osoa eta tresna propioak izateko borroka egingo dugu, gehiago eta hobeto erantzuteko.

Azaroaren 29ko funtsezkoa da are babes handiagoa biltzea, behingoz pertsona guztientzako pentsio eta bizimodu duina lortzeko”

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a