Albisteak

2020-07-24

PEKZen kontratuak berehala leheneratzea eskatu du EH Bilduk, eta haurren defentsarako eta zaintzarako sarearen aurkako jazarpen kanpaina "arduragabea" bertan behera uzteko eskatu dio eskuineko hirukoari

PEKZen kontratuak berehala leheneratzea eskatu du EH Bilduk, eta haurren defentsarako eta zaintzarako sarearen aurkako jazarpen kanpaina "arduragabea" bertan behera uzteko eskatu dio eskuineko hirukoari IRUĂ‘EA

“Kontratu Publikoen Auzitegiaren ebazpenak agerian uzten ditu eskuineko hirukoaren ilegaltasuna eta fede txarra, bere obsesio politikoak inposatzeko Covid 19a erabiltzean

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak Iruñeko auzoetako Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzua (PEKZ) babestuz emandako ebazpena eskuineko hirukoak gizarte arloan egiten duen kudeaketa "negargarriaren” aurkako zigor galanta da EH Bilduren ustez. Are gehiago, talde horiek 8 auzoetan egiten duten prebentzio lanaren aitortza esanguratsua da. "Agerikoa da eskuineko hirukoak azpilana egin duela talde horiek zapuzten saiatzeko, bere kudeaketarekiko kritikoak direlakoan, baina azpilan hori agerian geratu da, auzitegiaren irizpena oso gogorra baita zentzu horretan, eta argi uzten du eskuineko hirukoaren kudeaketa zakarra eta eraso onartezina eta justifikaezina egin diola haurrak babesteko eskubideari", salatu du koalizio subiranistak.

Ebazpenak Udalaren sinesgarritasuna kolokan jartzen du,  agerian uzten baitu hain gaizki oinarritutako espedientea. Baina gainera, PEKZei, kontratu bidez dagokien haurrak babesteko lana egitea eragozten ari dira. Ez zegoen inolako beharreik horrelako lardaskeria bat egiteko", nabarmendu du EH Bilduk. "Prebentiboen kontratuak deuseztea justifikatzeko COVID-19a argudio gisa erabiltzea, arduragabekeria, asmo txarra eta pandemia beraien helburu politikoak inposatzeko erabili dutela erakusten du", gaineratu du koalizioak.

EH Bilduk ohartarazi du eskuineko hirukoak PEKZak hiri-kolonien kargu egitera behartu nahia herritarren interes orokorraren kalterako zela: "azken urteotan, auzoetako prebentiboen programazioak mila txiki baino gehiagori ematen zien zerbitzua, eta horiei udalekuetako plazak gehitzen zitzaizkien, baina aurten Navarra Sumak gastuak murriztu nahi zituen, zerbitzu bakarra eskaintzeko. Kontziliazio-zerbitzu horrek 400 adingabe baino ez zituen artatzen, eta, azkenean, gobernu-taldeak berak emandako behin-behineko datuen arabera, ehun inguru baino ez dira izan. "Hori onartezina da eta erantzukizunak eskatuko ditugu", aurreratu du koalizioak.

Legez kontrakoa den auzi honek hiriaren irudiari egin diezaiokeen kaltea da eskuineko hirukoaren jarduera "negargarriaren" beste ondorio bat, aurreko legegintzaldian, Joseba Asironen gobernupean, Haurren Laguna Den Hiria izendatu baitzuten Iruñea. UNICEF buru duen erakunde eta instituzioen sare batek 2018an emandako aitorpen hori, hain zuzen ere, Udalak haurren arloan egindako lan "trinko eta parte-hartzailean oinarritzen zen, eta lan hori, besteak beste, prebentzio-taldeek ere egiten zuten". Urte honen erdialdean ziren Iruñearen egoera berriz baloratzekoak, eta auzi hau izendapen horren kontrako norabidean doa. Beldur gara izendapen hori arriskuan egotea orain” ohartarazi du.

"Laburbilduz, EH Bildutik eskuineko hirukoak egindako legez kanpoko ekintza berri hau salatzen dugu, adingabeen eskubideen aurka doalako eta lardaskeria izugarria delako; gainera, Navarra Sumari exijitzen diogu kontratu horiek bere normaltasunera itzultzeko eta, behingoz, lanean hasteko, adingabeen babesarekiko konpromisoa eta horrek eskatzen duen lan komunitarioa indartzeko helburuz", amaitu du koalizioak.

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a