Albisteak

2026-03-18

Oskar Matutek ehun lagunetik gora bildu ditu BaraƱainen egungo egoera politikoaz hitz egiteko

Oskar Matutek ehun lagunetik gora bildu ditu BaraƱainen egungo egoera politikoaz hitz egiteko NAFARROA

EH Bilduko diputatuak ultraeskuinaren gorakadari aurre egiteko gizarte eta sindikatuen mobilizazioa ezinbestekoa dela azpimarratu zuen.

Oskar Matute EH Bilduko diputatuaren hitzaldiak Barañaingo Udaletxeko aretoa bete zuen atzo arratsaldean. Bertan, egungo egoera politikoaren inguruko gogoetak partekatzeaz gain, ezker subiranistak dituen erronken inguruan ere solastu zen.

Matutek azpimarratu zuen Madrilen EH Bilduk egiten duen lana funtsezkoa dela langile klasearen eta herritarren interesak defendatzeko. Hala ere, argi adierazi zuen aldaketa sakonak erdiesteko instituzioen lana ez dela aski: “Hiritarren zein gizarte eragileen bulkada ezinbesteko tresna da gauzak errotik eraldatu ahal izateko”. Testuinguru horretan, hilaren 17rako deitutako greba orokorraren garrantzia ere azpimarratu zuen: “langile klasearen antolakuntza eta aktibaziorik gabe, ezinezkoa da eraldaketa sozial eta politikorik gauzatzea”.

Horrez gain, Espainiako Estatuaren krisi politikoari erreferentzia eginez, Matutek azaldu zuen ultraeskuinaren gorakada ez dela berez sortutako fenomenoa; haren ustez, kapitalak “botak janztea” erabaki du ziurgabetasun garai hauetan gizarteari eredu autoritarioa inposatzeko. Horren aurrean, eta azken asteotan izandako mugimendu politiko eta sozialak kontuan harturik, ezkerrak tokian tokiko errealitateetan errotutako proiektu politikoak behar dituela defendatu zuen. Ildo horretan, Euskal Herrian ezkerra batu duen proiektua EH Bildu dela nabarmendu zuen: “gehiengo sozialak eraikitzeko, boterea eskuratzeko eta eskuinari hegemonia politikoa lehiatzeko tresna gara”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a