Albisteak

2026-09-11

Nafarroako hainbat herritan agertutako mehatxu eta ikur naziak salatu ditu EH Bilduk

Nafarroako hainbat herritan agertutako mehatxu eta ikur naziak salatu ditu EH Bilduk NAFARROA

EH Bilduk salatu du gaur gauean Nafarroako hainbat herritan, Lekunberrin, Irurtzun, Leitzan eta Mendillorri auzo iruindarrean, itxura koordinatua duten pintadak eta mehatxu faxistak agertu direla. Ezker subiranistak azpimarratu du pintadak ia berdinak direla eta guztietan nazien ikur eta mehatxu berberak errepikatzen direla.

Gertakari horiek gorrotoaren diskurtsoen eta eskuin muturraren gorakadaren testuinguru zabalago batean kokatzen dira, eta horren aurrean EH Bilduk defendatu du herri guztiz antifaxista bat dagoela, demokraziaren, askatasunaren, berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokaren lehen lerroan.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a