Albisteak

2022-05-09

Nafarroako eta Iruñeko Mahai Politikoek proposatutakoak izan dira Nafarroako eta Iruñeko zerrendaburu izateko aurkeztutako hautagaitza bakarrak

Nafarroako eta Iruñeko Mahai Politikoek proposatutakoak izan dira Nafarroako eta Iruñeko zerrendaburu izateko aurkeztutako hautagaitza bakarrak NAFARROA

Hautagaiak aurkezteko epea atzo, maiatzak 8, amaitu ondoren, Laura Aznal eta Ioseba Asiron izango dira Nafarroako eta Iruñeko zerrendaburuak

EH Bildu Nafarroako Mahai politikoak Laura Aznal proposatu zuen datozen hauteskundeetarako Nafarroako Parlamenturako zerrendaburu. Iruñeko Mahai politikoak Joseba Asiron aurkeztu zuen Iruñeko Udalerako zerrendaburu.

Datozen maiatzaren 12, 13 eta 14an EH Bilduren oinarriek aurkeztutako hautagaitzak bozkatu beharko dituzte, EH Bilduren barne araudian jasotzen den bezala.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a