Albisteak

2021-05-28

Nafarroako EH Bilduko Koordinazio Talderako hautagaitza aurkeztu da

Nafarroako EH Bilduko Koordinazio Talderako hautagaitza aurkeztu da NAFARROA

Miren Zabaleta Nafarroako arduradun politikoarekin batera, Kongresuan aukeratu zena, Unai Lako, Lola Eslava, Haritz Romeo eta Maddi Lasak osatuko lukete lan taldea.

EH Bildu Nafarroa aurrera doa Mahai Politikoaren osaketan, datozen lau urteetan alderdiak lurraldean izango dituen ildo politiko eta estrategikoak zehaztuko dituena. Koalizioak egin berri duen bigarren Kongresuaren barruan Miren Zabaleta Telleria Nafarroako arduradun politiko izendatu ostean, orain Koordinazio Taldea osatu behar da. Hautagaitza bakar bat aurkeztu da horretarako, erantzukizuneko lau postuz osatutakoa: Unai Lako Goñi, Politika Instituzionaleko arduraduna; Lola Eslava Serrano, Udal Politiken arduraduna; Haritz Romeo Galdeano, Antolakuntza arduraduna eta, Maddi Lasa Garcia, Komunikazio arduraduna. Plantxa horien bozketa ekainaren 4an eta 5ean egingo da, EH Bilduren plataforma telematikoaren bidez. Aldi berean, prestakuntzak abian dira udalerri bakoitza ordezkatuko duten pertsonak hautatzeko, baita Iruñearen koordinaziorako ere. Prozesua ekainaren 12an amaituko da, 11: 00etan Berriozarko Musika Eskolan egingo den ekitaldi politiko batekin. Barne estatutuen arabera, lurraldeko arduradun politikoarekin eta Koordinazio Taldearekin (Instituzio, Udal Politika, Antolakuntza eta Komunikazio arloetako arduradunek osatua) batera Mahai Politikoa osatuko da Nafarroako Parlamentuko eta Iruñeko Udaleko EH Bilduren bozeramaileekin eta EH Bildu osatzen duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkari banarekin (Nafarroaren kasuan, Sortu eta Eusko Alkartasuna).

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a