Albisteak

2023-04-13

Miguel Erdozain LarraƱaga, EH Bilduren alkategaia Zangozan

Miguel Erdozain LarraƱaga, EH Bilduren alkategaia Zangozan NAFARROA

EH Bilduk jakitera eman du Miguel Erdozain Larrañaga izanen dela bere zerrendaburua Zangozan hurrengo udal hauteskundeetan. 1988an Bilbon jaio zen, EHUn Farmazian lizentziaduna da eta egun Lanbide Heziketako irakaslea da Iruñean.

EH Bilduk ohar batean azaldu duenez, Erdozainek Zangozako gazte mugimenduan eta euskararen aldeko taldean parte hartu du eta orain pausoa emanen du udal politikagintzara. Alkategaiak adierazi duenez, “jaio nintzenetik Zangozara etorri izan naiz, nire familiak, nire lagunek eta herriko bizilagunek bertakoa naizela sentiarazi didate txikitatik eta orain dela 4 urte hona bizitzera etortzeko erabakia hartu nuen”. "Pauso hau ilusio handiz ematen dut bai eta maite dugun Zangoza eraikitzeko lan egiteko gogoarekin ere. Jendartea instituzioetatik hain urrunduta dagoen garai hauetan, herriaren alde eta Zangozak merezi dituen kalitatezko zerbitzuen alde nire konpromisoa hartzen dut.", nabarmendu du.

Era berean, Erdozainekin batera, “herriaren alde lan egiten duten eta herri ekimenetan parte hartzen duten pertsonek” osatuko dute zerrenda. “Denok helburu bera dugu: zangotzarren bizitza hobetzea”. Ildo horretan, “Zangozako EH Bildutik, bukatzear dagoen legegintzaldi honetan aurrera eramandako izugarrizko lanarekin jarraitu nahi dugu. Despopulatzea ekiditzea, etxebizitzarako sarbidea hobetzea, eta herritarrek behar dituzten zerbitzu guztiak hobetzea dira gure lehentasunak, Zangoza bere bizi-proiektua izan dadin”, defendatu du hautagaiak.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a