EH Bilduk, euskara hizkuntza historiko bezala onartzeko, errotulazio elebiduna, Normalizazio Plana eta Mintzia proiektua bultzatuko ditu
“Herritar guztientzako hizkuntza-eskubideak bermatzea izango da lan-ildoetako bat Iruñeko alkatetzara iristen garenean. Kontua ez da inori euskara inposatzea, kontua da aitortzea Iruñea, Iruña, bi hizkuntzen hiria dela eta hizkuntza horiek erabiltzen dituzten pertsonek errespetatuak izateko eskubide bera dutela”. Horixe da, hain zuzen ere, EH Bilduk datorren legegintzaldirako hizkuntza-normalizaziorako proposamenak aurkezteko erabili duen funtsa. Euskara normalizatzeko plana, errotulazio elebiduna errespetatzea eta Mintzia proiektua dira bere hiru ardatzak.
“Euskarafobiako lau urte hauen ondoren, EH Bildutik, berriro gobernatzen dugun unean, euskara errespetatu, babestu eta sustatzeko, erakundeek gaztelaniarekin egiten duten bezala egingo dugu”, azpimarratu du Iruñeko alkategai abertzaleak.
Euskararen Normalkuntza Planari dagokionez, “ikuspegi estrategikoko jarduerak egingo dira, hizkuntza berreskuratzeko planoan kokatzeko, epe ertainean2, azaldu duenez. Hizkuntza paisaia osatzen duten elementu guztien errotulazio elebidunari buruz, Asironek urte anitzeko plan bat aipatu du, “kronograma eta horri lotutako aurrekontuarekin, hiriko kale-izendegi elebiduna onartzeaz gain”.
Azkenik, Mintzaia proiektuarekin, EH Bilduk “Lingua Navarrorum Iruñeko hizkuntza historiko eta hizkuntza literario gisa ikusarazi nahi du. Bi fasetan garatuko dugu: lehena, euskararen mugarri historikoei lotua, eta bigarrena, literatura garaikideari lotua”.
“Gure hizkuntzaren aurkako jarraipen politiken garaiak amaitu egin behar dira. Onartezina da erakundeak erabiltzea euskara zokoratzeko” azaldu du Asironek. “Alkategai bezala, konpromisoa hartzen dut lehen eta bigarren mailako hizkuntzarik ez duen hiri bat bultzatzeko. Herritar guztien hizkuntza-eskubideak errespetatuak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartzen dut ere, gure hizkuntzak, euskarak, merezi duen lekua izan dezan gure hirian”, amaitu du.