Albisteak

2023-05-07

Laura Aznalek kulturaren alde egin du, “eskubide eta gizarte-kohesiorako elementu gisa”

Laura Aznalek kulturaren alde egin du, “eskubide eta gizarte-kohesiorako elementu gisa” NAFARROA

Nafarroako Gobernuko presidentegaiak eta Iruñeko Alkatetzarako hautagaiak, Joseba Asironek, topaketa bat izan dute aste honetan Finlandiako Ezker Aliantzako kide Paavo Arhinmäki Kultura eta Kirol ministro ohiarekin, gaur egun Helsinkiko Udaleko alkateorde denarekin

Laura Aznalek adierazi duenez, bi hautagaiek “Europako ezkerreko indar gisa partekatutako erronkak aztertzeko aukera izan dute, gizarte bidezkoagoa, iraunkorragoa eta kohesionatuagoa lortzeko”.

Nafarroako Parlamenturako hautagaia pozik agertu da “EH Bilduk Europako iparraldeko alderdiekin dituen harremanengatik, bai eta bi alderdi politikoen arteko sinergiengatik ere, arlo sozialean eta ekonomikoan, jasangarritasunean eta kultura-politikan”.

Burututako bileran, parte-hartzaileek aukera izan dute Iruñeko Udalaren gobernuak 2015 eta 2019 artean garatutako Hiriartea bezalako proiektuak Arhinmäki aurkezteko, eta bertatik bertara ezagutzeko Finlandiako eta, zehazkiago, Helsinkiko kultura-politika.

Ildo horretatik, Laura Aznalek berretsi egin du EH Bilduren kulturarekiko konpromisoa, “funtsezko elementua delako edozein gizarte aurreratutan aukera-berdintasuna eta gizarte-kohesioa bermatzeko, eta, beraz, eskubide gisa bermatu behar delako”. Hala, 2019an onartutako Kultura Eskubideei buruzko Foru Legea “anbizioz” garatzearen alde agertu da.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a