Albisteak

2023-05-01

Laura Aznalek “burujabetza” eskatu du, “enplegu eta soldata duinak bermatzeko”

Laura Aznalek  “burujabetza” eskatu du, “enplegu eta soldata duinak bermatzeko” NAFARROA

EH Bilduk bat egin du maiatzaren leheneko mobilizazio sindikalekin, eta “gure errealitatera egokitutako lanbide-arteko gutxieneko soldata propioa Nafarroan ezarri ahal izateko tresnak” aldarrikatu ditu

Nafarroako Gobernuko presidentegaiak, Laura Aznalek, berretsi egin du “erakundeetan eta kaleetan lanean jarraitzeko konpromisoa, gehiengo sozialen eskubideen eta interesen alde”. Horretarako, “lanaren eta aberastasunaren banaketa bultzatu, zerbitzu publikoak indartu eta gehiengo langile horien eskubideak babestuko dituzten politikak” aldarrikatu ditu.

Hala adierazi du Aznalek, maiatzaren lehena dela eta, prentsa-ohar baten bidez. Bertan, alderdi politikoak adierazi dut bat egiten duela Iruñean eta Tuteran deitutako mobilizazio sindikalekin. “Maiatzaren lehen hau testuinguru jakin batean ospatzen dugu: bizitzaren garestitzea eta milaka langilerentzako ziurgabetasuna gero eta handiagoa denean, langabezia ere goraka ari dela”, nabarmendu du presidente izateko hautagaiak.

Ildo horretatik, Aznalek defendatu duenez, “burujabetza behar dugu, gure errealitatera egokitutako lanbide-arteko gutxieneko soldata propioa Nafarroan ezarri ahal izateko tresnak behar ditugu. Eskumen osoak behar ditugu enpleguaren, lan-ikuskaritzaren eta gizarte-segurantzaren arloan”. Azken batean, “enplegu eta soldata duinak ekarriko dituzten neurriak behar ditugu”, amaitu du presidentegai subiranistak.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a