Albisteak

2023-05-13

Laura Aznal: “Tokiko garapenak jasangarria eta lurraldean sustraitua izan behar du”

Laura Aznal: “Tokiko garapenak jasangarria eta lurraldean sustraitua izan behar du” NAFARROA

EH Bilduren presidentegaia Elizondon izan da gaur hauteskunde-ekitaldi batean, Fernando Anbustegi Baztango alkategaiarekin batera

Aznalek azken legegintzaldietan Baztango Udalean aritu diren EH Bilduren udal-gobernuak zoriondu nahi izan ditu, “lurraldean sustraitutako, ingurumena errespetatzen duen eta justizia soziala bilatzen duen tokiko garapen jasangarria bultzatzeko” egindako lanagatik.


Hala, EH Bilduko hautagaiak bere alderdiak datorren legegintzaldian ere lurralde kohesioari emango dion lehentasuna aipatu du. “Gure erronka handienetako bat despopulazioari aurre egitea eta Nafarroa egituratu eta kohesionatu baterako lurralde-garapen orekatua bermatzea da”, esan du, eta horretarako “Tokiko Mapa osoa garatuko duen ikuspegi integrala” behar dela gaineratu du, “eskualdeak eratzetik hasi eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatuz”.


Aznalek azaldu duenez, “Baztan gure tokiko garapen ereduaren erakusgarri ona da, eskualdearen berezitasunetan, potentzialean, eta baliabideen optimizazioan oinarritutako eredu sozio-ekonomikoa bultzatzen baitu”.


Ildo beretik, adierazi du “Nafarroak elikadura-subiranotasunerako trantsizioa” ere jorratu behar duela, “trantsizio agro-ekologikorako prozesua, nekazaritzako eredu autonomoagoak eta iraunkorragoak bilatuz, jendearentzat osasungarriak eta bidezkoak diren elikagaiak sortzeko”. Gaineratu duenez, “baliabide naturalekin lotutako eta enplegua sortzen duen sektorea izan behar du, gure arraza eta barietateen ondarea eta gure paisaia-aniztasuna mantenduko duena”.


Azkenik, EH Bilduren hautagaiak salatu nahi izan du Erdiz eta Aroztegia bezalako proiektuetan PSISak “modu iruzurtian” erabili direla, eta “gauzak nola ez diren egin behar erakusten duten adibide argia” direla adierazi du, “lurraldearekiko eta bertako biztanleekiko erantzukizun falta adierazten duelako, aurrerapena ulertzeko modu zaharkitua izatearekin batera”. Hori dela eta, “udalez gaindiko plan sektorialen erregulazioa aldatzea” proposatu du, erregulazio horren “interpretazio oker eta interesatuak saihesteko eta PSISak lurraldearen antolamenduari laguntzeko tresnak direla bermatzeko, eta ez toki-erakundeei eskuarki dagozkien eskumenak kentzeko”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a