Nafarroako alderdi politikoak Berriozarren egin duen batzarrean egindako adierazpenetan, Azmalek berretsi du lan handia dagoela egiteko legegintzaldiaren amaieran. Hala, kezkatuta agertu da hainbat gairen inguruan, eta azaldu du EH Bilduk bilera bat eskatu diola Nafarroako Gobernuari aurrekontuen akordioaren jarraipena egiteko. Gogorarazi du Gobernuak aurrekontu-konpromiso batzuk betetzeko dituela, eta, gainera, gai goriei buruz hitz egiteko asmoa agertu du, hala nola medikuen esklusibotasuna ezabatzeko aukerari buruz edo Hitzarmenaren negoziazioaren ondorioz Nafarroaren alde dauden 137 milioien inbertsio-lehentasunei buruz.
“Hitz egiten eta adosten jarraitu behar dugu, herritarren beharrei erantzungo dieten neurriak hartzeko”. Hala defendatu du gaur Laura Aznal Sagasti Nafarroako presidentegaiak, Osasun Departamentuak mediku guztiei sektore pribatuari atea irekitzeak ekarriko lukeen akats politikoa azpimarratuz.
“Nafarroako Gobernua esklusibotasun medikoa ezabatzeko aukeraren aurrean erakusten ari den noraezak kezkatzen gaitu, erabaki horrek arduragabekeria politiko izugarria eta gure aurrekontu-akordioarekiko desleialtasuna ekarriko bailuke; izan ere, negoziazioetan gure taldeak uko egin zion gai horri heltzeari, eta orain atzeko atetik ezartzeko prest daude. Neurri horrek sektore pribatuari baino ez lioke mesede egingo, osasun publikoaren kaltetan, eta Medikuen Sindikatuaren eta Nafarroako eskuinaren presioen aurrean amore ematea ekarriko luke, interes elektoralista dela eta”. Gaineratu duenez, “neurri horren aurka gaude erabat. Osasun publikoa benetan indartzeko eta gure sistema publikoan irisgarritasuna eta kalitatezko arreta bermatzeko neurriak hartu behar dira”. Gainera, “horretarako baliabideak badaudela” azpimarratu du.
Ildo horretan, EH Bilduren hautagaiak Estatuari egindako aportazio ekonomikoaren likidazioaren doikuntzaren ondoriozko 137 milioiei buruz hitz egin du, eta adierazi du gai hori Gobernuari eskatutako bileran aztertzeaz gain, “hurrengo kontrol saioan Gobernuari galdetuko diogula zenbateko horren norakoari buruz, ahalik eta adostuena izan beharko lukeelako”.
Aznalek gogorarazi du “aurreko legealdian Nafarroako Gobernuak alde bakarretik erabaki zuela Nafarroaren aldeko saldoa gehienbat zorra amortizatzera bideratzea. Hori ezin da berriro gertatu; gauzak beste modu batera egin behar dira, eta lehentasuna eman behar zaie herritarren arazoei eta beharrei irtenbidea emateari”. “Hitz egiten eta adosten jarraitu behar dugu, herritarren beharrei erantzungo dieten neurriak hartzeko”, nabarmendu du.
Ildo horretan, gogorarazi du zorrotzak izango direla 2023ko aurrekontu-akordioko konpromisoak eta 2022an egiteke dauden gaiak bete daitezen. Horien artean, garraio sanitarioko enpresa publikoa sortzea, hizkuntza-planak edo ETB3 Nafarroa osoan erakartzea.