EH Bildu Nafarroak jakinarazi du Laura Aznal eta Joseba Asiron EH Bilduko oinarriek berretsi dituztela, Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak prozedura zuzena izan dela konfirmatu ostean.
Laura Aznalek botoen % 97,74 jaso ditu, botoen % 0,56 aurka eta % 1,69 zuri. Parte hartzea % 41,6koa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.
Joseba Asironek botoen % 98,9 jaso ditu, ez du kontrako botorik jaso eta botoen % 1,1 zuriak izan dira. Parte hartzea % 39,4koa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.
Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak baieztatu du ez duela alegaziorik aurkeztu.
Datorren ostiralean, maiatzak 20, hautagaiak aurkeztuko dira ekitaldi sozial batean EH Bilduko oinarri sozialari eta gizarte zabalari.