Laura Aznal EH Bilduko Nafarroako Parlamenturako hautagaiak zoriondu egin du alderdi politikoaren Eguesibarko udal taldea legegintzaldi honetan egin duen lanagatik “oposiziotik abiatuta, baina modu eraikitzailean, konponbideak eskainiz, alternatibak planteatuz, eskuinaren tropeliak salatuz eta talde guztiekin batera lan eginez”.
Azkalek "eskuinaren politikek suposatu dutena" azpimarratu du, hala Eguesibarren nola Iruñean, Burlata, Barañainen eta beste hainbat udaletan". Eta adierazi duenez, “errealitate hori ez da fenomeno meteorologiko bat izan, PSNren erabakiaren ondorioa baizik, alkatetza eskuinari oparitu baitzion”.
Bere ustez, “ustezko gehiengo aurrerakoiak izanda, anomalia demokratikoa gertatu da udal horietan guztietan”, eta EH Bildu berme gisa aldarrikatu du “udaletan eskuindarren ordezko gehiengoak eratu daitezen, beste era batera gobernatzeko eta eskuinak udal-politiketan pausoa ez markatzeko”.
Ilde horretatik, Laura Aznalek azpimarratu du beharrezkoa dela 2019an eragindako “anomalia” hori zuzentzea. “PSNk, erabakigarria balitz, orain dela lau urte egin zuen gauza bera egingo balu, eskuinak gobernatutako udalak izatea esan nahi luke. Eta hori da, hain zuzen, boto-emaile aurrerakoi eta ezkertiar guztiek hemendik jakin behar duten zerbait, ziur bainago ez dutela egoera berera itzuli nahi”.
Horregatik, “asko ari gara jokatzen hauteskunde hauetan”, azpimarratu du, eta EH Bildu indartsuago bat aldarrikatu du, “beste indar politiko batzuen tentazioen eta konplexuen mende ez egoteko eta gehiengo aurrerakoiak bermatzeko”.