Albisteak

2022-12-27

Labriteko zaldaina; 59.000 € gehiago, udal-txostenen arabera 2010ean egin behar ziren soldadura lanak ez egiteagatik

Labriteko zaldaina; 59.000 € gehiago, udal-txostenen arabera 2010ean egin behar ziren soldadura lanak ez egiteagatik IRUÑEA

EH Bilduk azalpenak eskatu ditu epeetan % 183 eta kostuan % 36,34 desbiderapenak dituen obra proiektu bati buruz

 

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak argi berdea eman dio gaur beste 59.371,8 euro ordaintzeari, Labriteko zaldainean egindako konponketa lanengatik. EH Bilduren ustez, “desbideratze berri honek bi gai argi berretsi ditu: lehenik eta behin, hondamendia konfirmatzen duten gainkostuak eta iragarritakoa hirukoizten duten epeak biltzen dituen espedientearen kudeaketaren lardaskeria, eta, bestetik, azpiegitura horren ruina izaera, izan ere, 2010ean egin behar ziren soldadura lanak egin behar izan dira orain gainkoste berri batekin”.

Gainkostuei dagokienez, koalizio soberanistak “nabarmendu du obretan bakarrik % 36,34 garestitu direla, eta horrek agerian uzten du zaldaina diseinatu zutenen ezintasuna, baina baita proiektua sinatu duenaren arduragabekeria ere, eta, batez ere, gobernu talde baten kudeaketa zakarra. Guzti honek altxor publikoa xahutzen ari da, Mayaren eta UPNren erabaki eztabaidagarriak estaltzeko helburu bakarrarekin. Errefortzu-obrak 593.000 euroko kostua izango zuela iragarri zuten, eta oraingoz 215.000 euro gehiago ordaindu ditugu. Okerrena da oraindik ez dakigula ditu xahutze hau noiz geldituko den. Kopuru horiei aldamioen gain-kostuak, eskatutako txosten teknikoak (bai aurreko legegintzaldian, bai honetan) eta obra-zuzendaritzaren honorarioak gehitu behar zaizkie. Guztira, kontua 1,25 milioi eurora hurbiltzen ari da azpiegitura txapuzero bat konpontzeko obran. Jatorrizko kostua 680.000 eurokoa izan zen (obraren zuzendaritza barne)”, azaldu du alderdi abertzaleak. “Baina dirutan egindako desbideratzeak ikusgarriak badira, epeena ere oso larria da: proiektuak 105 egunetan finkatzen zuen amaitzeko epea, eta oraingoz 300 egun daramatza, iragarri zena baino 195 egun gehiago (% 183ko desbideratzea)”, gehitzen du.

Iruindar guztion artean ordaindu dugu lardaskeria honen partxeoan kostatu zenaren ia bikoitza eta iragarritakoa ia hirukoizten duen aldian. Baina hori larria izanik, are larriagoa da proiektua politikoki bultzatu zuenaren erantzukizuna estaltzeko egiten ari direla; izan ere, proiektua azkar eta korrika inauguratzea onartu zuenarena eta erabaki horiekin herritarrak arriskuan jarri dituenarena. “Bide guztiek izen batera eta bere gobernu taldera eramaten gaitu”, EH Bilduren arabera.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a