Albisteak

2019-05-15

"Herritarren kontsulta zuzenak bultzatuko ditugu eta Txantreako Salesianas espazioaren bigarren faseari ekitea eta Antzara eta Plazararen ereduak beste auzoetara zabaltzea"

"Herritarren kontsulta zuzenak bultzatuko ditugu eta Txantreako Salesianas espazioaren bigarren faseari ekitea eta Antzara eta Plazararen ereduak beste auzoetara zabaltzea" IRUÑEA

Joseba Asiron: “Erakundeetatik ere auzoetako sare sozial bizia bultzatuko den Iruñean sinesten dugu”

 

Txantreako Saleasinaseko bigarren faseari bultzada ematea da EH Bilduren proposamenetako bat partehartzeari dagokionean datorren legegintzaldiari begira, auzoko bizitza sozialaren erreferentzia gune modura, Mendillorriko Antzararen eta Alde Zaharreko Plazararen ereduak jarraituz. Behin espazioaren lagatzea burututa eta auzo unitatea Salesianaseko eskola zenean kokatuta, hurrengo ideia eraikinaren eraberritze integrala gauzatzea da, Txantreako pertsona eta eragileentzat topagune izan dadin eta kudeaketa ereduan zuzenean parte hartu dezaten. Ildo berean, beste auzo batzuetarako horrelako ereduak bultzatuko dira, bereziki, halako azpiegiturarik ez duten auzoetan, Donibane eta Azpilagaina besteak beste. 

Partehartze araudiari dagokionean, EH Bildutik Auzoetako Batzordeak bultzatzearen alde egitean da, udalaren eta auzoen arteko elkarrizketa zuzena eta etengabea bideratzeko tresna modura. Horrez gain, elkarrizketa horretatik eratorritako proiektuak garatzeko Auzoko Planen barruan urteko 1,4 eta 1,8 milioi artean bideratuko dira. “Auzoetatik eraikitzen den Iruñean sinisten dugu, non bertako auzokideak protagonista diren eta non erakundeetatik auzoetako sare sozial bizia indartzen den”, adierazi du Joseba Asiron, EH Bilduren hautagaiak Iruñeko alkatetza berresteko. 

Joseba Asironek Mendillorriko Antzara eraikinaren alboan egindako agerraldian beste bi konpromiso nabarmendu ditu partehartze arloan: herri bozketa bidez udal mailan erabakiak hartzeko aukerak bultzatzen jarraitzea (memoria historikoan Erorien Eraikinarekin edota Sanferminetako barrakekin), eta baita ere partehartzerako ekimen kolektiboak sustatzea, bai etxebizitza arloan (coliving edo coworking formulak ahalbidetuz) eta bai auzoetako azpiegituretan (Antzara eta Plazararen ereduarekin). 

Bestalde, EH Bildu nabarmendu du datorren legegintzaldirako konpromiso bat auzo guztietan erabilera publikorako Wifi eremuak zabaltzea dela, zerbitzu publiko kopuru handiena biltzen den lekuetan. 

Alkatetza berresteko hautagaiak ziurtatu du “politika ulertzeko modu bakarra dago niretzat eta eredu horretan iruindarrek erabakitzen dute Iruñea norantz eraman nahi duten. Horrela egin dugu azken lau urteotan, herritarren parte hartzeari bultzada garrantzitsua emanez, dela auzo foroetan, dela espazio autogestionatuetan, txupinazoaren jaurtiketan, emakumeen etzean…Herritarrei hitza eman diegu eta herritarrak entzun ditugu, aldiz, eskuinak iruindarroi bizkarra emanez gobernatu zuen urte luzez. Horregatik deigarria da benetan orain hiru buruko eskuinari esaten entzutea herritar guztiekin batera gobernatuko dutela, eta jarraian, parte hartze arloa kenduko dutela aitortzea. 

Herritarrek errespetua merezi dute eta inork ez gezurrik esatea. Guk benetan uste dugu politikari onenak gizartetik eraikitzen direnak direla, auzoetatik eta pertsonetatik sortuak. 

 
Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a