EH Bilduk jakitera eman du Félix Ramírez Hoyos izanen dela Berriobeitiko Udalerako bere hautagaia hurrengo udal hauteskundeetan. Ramírez, 49 urtekoa, Berriobeitiko zinegotzia da 2016. urteaz geroztik eta, orain, zerrendaburu izateko pausoa ematen du “Alkatetza lortzeko heburuarekin, bizilagunengan eta haren beharretan benetan pentsatzen duen Udala izateko”. “Berriobeitiren etorkizunerako une garrantzitsua da. Ilusioz aurrera egiteko, edo zerbitzu publiko ahulekin immobilismoan ainguratuta jarraitzearen artean erabaki beharko du”, adierazi du hautagaiak.
Hala, Ramírezek nabarmendu duenez, “azken urteotako paralisiak eta eskuindarrek sortu duten sumindurak bultzatu behar gaituzte pertsona guztiak kontuan izanen dituen agenda bat garatzera. Udalak guztion etxea izan behar du, zerbitzu osoekin eta kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko apustu sendoarekin”.
Ildo horretatik, “gure udalerriko pertsona gazte eta nagusien beharrak asetzeko behar diren ekipamendu eta zerbitzuei heltzeko beharra” defendatu du Ramírezek.