Na+en "aldebakarreko" proposamenari dagokionez, koalizioak kalteberagarritasun egoeran dauden familientzako alokairu laguntzak indartzea eta gizarte zerbitzuetan langileen kontratazioa bultzatzea proposatu du, batez ere adinekoen arloan
"Inor atzean gera ez dadila bermatzea" da EH Bilduk duen helburu nagusia Covid 19aren pandemiak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko Udalak hartuko dituen neurriei buruzko eztabaidan. Helburu nagusi hori lortzeko, koalizio abertzaleak proposamen bat aurkeztuko du datorren astelehenean ospatuko den alderdien arteko bileran. Proposamen horrek nabarmen aldatuko du, bai ekonomikoki, bai kontzeptualki, Navarra Sumak iragarritako proposamena. Koalizio abertzaleak Iruñaren Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako I. Plana deitu du proposamen hau. Ikuspuntu kuantitatibotik, eskuineko hirukoak proposatutako partida (5,1 milioi) 6,6 milioira arte handitzea defendatuko du EH Bilduk, 1,5 milioi horiek Arrosadiako lursail bat Nafar Gobernuari saltzetik aterako lirateke, Alokairu Sozialerako Etxebizitza Planerako erabil dezan. Ikuspuntu kualitatibotik, EH Bilduk Na+ek argitaratutakoa zuzenduko du lau ildo nagusitan: etxebizitza soziala, horretarako 1.000.000 euro aurreikusten direlarik; tokiko merkataritzari laguntzeko bonuak (750.000 euroraino); kultura sustatzeko eta laguntzeko sistema (250.000 euro) eta zerbitzu publikoak indartzea (100.000 euro).
Eh Bilduren proposamenak sei zutabe ditu: gizarte-zerbitzuak, etxebizitza soziala, enplegua eta tokiko merkataritza, kultura, mugikortasuna eta lan arriskuen prebentzioa. Eskuineko hirukoaren proposamenean baino bi gehiago arlo gehiago daude (kultura eta etxebizitza gehitu dira), eta 1,5 milioi euroko inbertsioa suposatzen dute. Gizarte zerbitzuei dagokienez, koalizio soberanistak 100.000 euro gehituko dizkio Mayaren taldeak aurreikusitako partidari. Diru hori adinekoen autonomia, laguntzen tramitazioa eta EAIA/haurtzaroa programetarako langileak kontratatzeko erabiliko litzateke. Era berean, proposatzen da ekonomikoki ahulenak direnei lehentasuna ematea kirol-erakundeentzako laguntzen atalean.
Etxebizitza sozialaren atalean (1.000.000 euro), 85.000 euro bideratzea proposatu dute, gizarte-bazterketa egoeran dauden familiei alokairuak ordaintzeko, gizarte-zerbitzuen programa zabaltzeko, eta 15.000 euro alokairuko etxebizitzen egoerari buruzko azterlan bat egiteko. Azken partida hori aukerazkoa da, eta beste partidak handitzea beharrezko balitz desagertu egingo litzateke. Esleipen horiek etxebizitzak birgaitzeko 800.000 eurorekin osatuko lirateke.
Kontsumo-bonuak eta kultur laguntzak
EH Bilduk tokiko enplegu eta merkataritza alorretan proposatzen ditu aldaketarik garrantzitsuenak; izan ere, eskuineko hirukoak 2,5 milioi euroko aurrekontua proposatu du, eta 2.6 milioi eurokoa proposatuko de EH Bilduk. Berritasun nagusia 750.000 euroko partida bat gehitzean datza, tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko diruz lagundutako bonu-programa bat sortzeko. Partida horretatik, 150.000 euro tokiko nekazaritza eta abeltzaintza produktuetarako bonu-sistema propio batera bideratuko lirateke. Partida berri gisa, 150.000 euro aurreikusi dira komun autogarbigarriak bultzatzeko. Holtzak edo babes-ekipoak erosteko zuzeneko laguntzak 1,65 milioi eurokoak izango lirateke.
Beste berrikuntza nagusia kultur-sektorean diruz laguntzeko apustua da. Atal honetan, EH Bilduk 250.000 euroko partida bat prestatzea proposatu du, 100.000 euro kulturari lotutako ekonomiaren esparruan kontsumorako bonu-sistema batera bideratuz; 100.000 euro kultur-erakundeei diru-laguntzak emateko, eta 50.000 euro tokiko liburu-denda eta saltokiek bibliografia erosteko.
Azkenik, mugikortasunaren arloan, Mugikortasun Batzordean adosten ez diren neurriak ez dira finantzatuko. Proiektuei dagokienez, EH Bilduk lehentasuna eman die Nafarroako Gorteen Kalean, Labrit eta Yanguas eta Miranda korridoreetan eta Milagrosako oinezkoen ardatzean egindako lanei.
Na+en proposamena: aldebakarrekoa, zehaztasunik eta espedienterik gabe eta epe laburrari soilik zuzendua
Eskuineko hirukoaren proposamenari dagokionez, EH Bilduk kritikatu egin du aldebakartasunez aritzea eta Udalbatza osoak onartutako plan bat balitz bezala aurkeztu izana, "Gehiengoa ez duen alderdi politiko baten proposamena denean". Gainera, bere ustez, "Kezkagarriena da oso epe motzeko neurri batzuetara mugatzen dela eta epe ertaina eta luzea prestatzeaz arduratzen ez dela. Hau da, badirudi ez dugula krisi oso garrantzitsurik pairatuko datozen bizpahiru urteetan". Ikuspuntu formaletik, koalizio soberanistak uste du proposamenak funtsezko arazoak dituela, hala nola espedienterik gabe eta diru-sarrerak nondik lortu eta zertara bideratu behar diren azaldu gabe aurkeztu baita. "Oraingo honetan zehaztasun politikoa oso altua da, baina espediente mailan oso ahula. Eta ez dugu oso argi ikusten jarraitu beharreko prozedura. Hori dela eta, dagozkion Batzordeetan landu behar ez bada, Berreraikuntza Sozial eta Ekonomikorako Mahaia osatu beharko litzateke, adierazpen batean onartu zen bezala ".
Edukiari dagokionez, EH Bilduk uste du ezinbestekoa dela tokiko ekonomia dinamizatuko duten funts publikoak bideratzea (kontsumorako bonuak), baita egungo krisiaren ondorio ekonomikoengatik inork bere etxebizitza galduko ez duela bermatzea ere. Laguntza sozialak blindatzea eta zerbitzu publikoak indartzea dira Na+en proposamena osatzen duten beste bi lehentasunak. Horren harira, koalizio soberanistak eskua luzatu dio egungo gobernu taldeari, "Herritarren mesedetan diskurtso alderdikoiak alde batera utzi eta bazterketarik gabeko adostasun zabala lortzeko".