Albisteak

2026-09-07

Etxebizitza, larrialdi klimatikoa eta arrazakeriari erantzutea berehalako lehentasun gisa ezarrita abiatu du urte politikoa EH Bilduk

Etxebizitza, larrialdi klimatikoa eta arrazakeriari erantzutea berehalako lehentasun gisa ezarrita abiatu du urte politikoa EH Bilduk NAFARROA

Nafarroako aurrekontu eta lege giltzarriak «hitz egiteko, negoziatzeko eta adosteko» prest agertu da ezker subiranista.

EH Bilduk legealdiko azken urte politikoari ekingo dio, herritarren beharrak eztabaida parlamentarioaren ardatzean kokatuz, aurrekontuak eta funtsezko legeak «hitz egiteko, negoziatzeko eta, hala badagokio, adosteko» prestasunarekin, hala nola Industria, Osasuna eta Despopulazioa. Nafarroako bozeramaile Laura Aznalek azaldu duenez, udako etenaldiaren ondoren, EH Bilduk berehalako lehentasun gisa finkatu ditu etxebizitzarako eskubidea bermatzea, larrialdi klimatikoa eta autoritarismoaren eta gorroto diskurtsoen aurrean irmo erantzutea, eta gai horiek Nafarroako Gobernuari helaraziko dizkio hurrengo osoko bilkuran.

Gaur egindako Mahaia eta Bozeramaile Batzordean, Ceutako krisi humanitarioari lotutako bost adierazpen instituzional eztabaidatu dira. EH Bilduk testu bateratua sinatu du PSNrekin, Geroa Bairekin eta Contigo Zurekinekin, eta oposizioak bultzatutako ekimenen aurka bozkatu du. Aznalek justifikatu duenez, PPren, UPNren eta Voxen proposamenak errefusatu dituzte «Espainiako eta Nafarroako gobernuak higatu eta gizartean liskarra sortu nahi dutelako, krisi humanitarioari benetako irtenbideak eman beharrean».

Era berean, ezker subiranistako bozeramaileak defendatu du pertsona zaurgarriei – bereziki inoren kargura ez dauden adingabeei – urgentziaz arreta emateko betebehar legal eta morala, nazioarteko protokoloak betez, eta adierazi du, gainera, «auziaren funtsa eredu ekonomiko neoliberalaren porrotean datzala, desberdintasuna eta lurralde arrakalak sortzen dituena».

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a