Bizimodu duinak bermatzeko politikak EH Bilduren proiektuaren ardatz izanik, Eneka Maiz Kongresurako Nafarroako zerrendaburuak agerraldia egin du gaur Iruñeko Santiago Plazan, bizitzaren garestitzeari aurre egiteko alderdiak proposatzen dituen neurrien berri emateko.
Herritarrek gero eta prezio garestiagoak ordaintzen dituzte erosketa-saskian, argiaren eta gasaren faktura edo erregaietan. Prezioen gorakada honek familia askoren egunerokoan du eragina. Izan ere, haientzat gero eta zailagoa da hilabete amaierara iristea. Dena igotzen ari da, bai, langileon soldatak izan ezik. EH Bilduk jabetzen gara zein den herritar askoren egoera. Horregatik, anbizioz eta erantzukizunez lan egiteko konpromisoa hartzen dugu: Horregatik, balantza langileen eta familien alde jartzea proposatzen dugu: Soldatak handituz eta lan-baldintzak hobetuz. Lehenengo eta behin, Langilearteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzeko konpromisoa hartzen dugu. Gutxieneko soldata hori euskal herritarron egoera sozioekonomikora egokitua egongo da. Gainera, energia eta elikagaien sektoreko enpresa handiek kostuen igoera beren gain hartu behar dutela uste dugu. Izan ere, modu honetan lortuko dugu gehiegizko prezio horiek kontsumitzaileek ez ordaintzea. Azaroaren 29an asko dugu jokoan. Soldata duinak eta bizitza eskuragarriak posible egitea ere bai.