Albisteak

2020-11-24

Elizaren inmatrikulazioen zerrenda argitaratzeko eskatu du Bel Pozuetak

Elizaren inmatrikulazioen zerrenda argitaratzeko eskatu du Bel Pozuetak NAFARROA

Bel Pozueta Nafarroako EH bilduko diputatuak gogorarazi duenez, "duela hiru urte baino gehiago, Recuperando koordinakundeak ekimen parlamentario bat erregistratu zuen Kongresuan, Eliza Katolikoak, indargabetutako Hipoteka Legearen 206. artikuluaren babesean, immatrikulatutako ondasunen zerrenda eskatzeko". Orduz geroztik, hainbat ekimen egin dituzte alderdi politiko desberdinek eta Pozuetak kritikatu  du "horiek guztiak nahita eta kontzienteki ahaztuta” geratu direla.
 

Pozuetak adierazi duen bezala, "Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluak jada jakinarazi zuen 1998 eta 2015 artean egindako immatrikulazioen zerrenda 34.984 lursailetara iristen zela, eta konpromisoa hartu zuela Maldita.es-i emateko, webgune honek eskatu bezala".
 

Hala ere, Nafarroako diputatuak salatu duenez, "Justizia Ministerioak zerrenda entregatzeko konpromisoa ez betetzeaz gain, Gardentasun Kontseiluaren ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu zuen, informazioa ezkutuan mantentzeko helburuarekin".
 

Ildo horretan, Pozuetak Kongresuan galdetuko du "Gobernuak saihestu nahi duen herritarrek Elizak 1946tik egin duen espoliazioaren bolumena eta xehetasunak ezagutzea".

 

Hori dela eta, "ekintza politiko guztien ildo nagusi izan beharko litzatekeen gardentasun-printzipioa kontuan hartuta", Bel Pozuetak hainbat galdera  aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan, "Espainiako Gobernuak immatrikulazioen zerrenda noiz argitaratuko duen", "zergatik ez diren inmatrikulazio horiek argitaratu" eta "1998a baino lehen zenbat immatrikulazio egin ziren eta publiko eginen diren" jakiteko.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a