Albisteak

2020-06-16

EH Bilduren ustez "tamalgarria" da eskuineko hirukoak berriro ere Comiruñako dietak defendatzea eta kobratutakoa itzultzeko eta gehiengoaren agindua betetzea eskatuko du

EH Bilduren ustez "tamalgarria" da eskuineko hirukoak berriro ere Comiruñako dietak defendatzea eta kobratutakoa itzultzeko eta gehiengoaren agindua betetzea eskatuko du IRUÑEA

"Iruñea beren kortijo partikular gisa gobernatzea, aldebakartasuna, beraien onurarako  eta gehiengoaren aurka aritzea eta hiria paralisian sartzea” leporatu die koalizioak

 

EH Bilduk bere eskura dauden baliabide guztiak erabiliko ditu eskuineko hirukoak osoko bilkuraren gehiengoaren agindua bete dezan eta  Enrique Maya alkateak Comiruñako lau goi-kargudunek kobratutako dietak itzultzea eskatu dezan. Hala iragarri du koalizioak Presidentzia batzordearen gehiengoak ordainketa horiek "berehala itzultzea" eskatzen duen adierazpena onartu ostean. "Korporazioaren gehiengoaren aginduaren aurka" aritu dira, korporazioa baita "erabaki hori hartzeko eskumena duen Batzar Orokorra izendatzen duena".

"Navarra Sumak adierazpen horren aurka bozkatu izana oso esanguratsua da, agerian uzten baitu, beste behin ere, hiri hau bere kortijo partikularra bezala gobernatu nahi duela, aldebakartasunetik, gehiengoaren irizpidearen aurka eta bere onurarako, Iruñea paralisi egoeran utziz. Hori da gobernu honen ezaugarria", adierazi du koalizio soberanistak. "Agerikoa da dieten gaia, kargu publikoen soldata igoerarena bezalaxe, eskuineko hirukoaren DNAn dagoela, baina ez da onargarria gutxiengoa izanik herritarren gehiengoa ordezkatzen dutenei inposatu nahi izatea", adierazi du koalizio subiranistak. "EH Bilduk ez du onartuko", gaineratu du.

Baina ez da hori "gaur egun hiria desgobernatzen dutenen benetako izaera" agerian utzi duen gai bakarra, koalizioak salatu duenez. Billy el Niñori kondekorazioak kentzeko Diputatuen Kongresuak hartutako erabakiaren aldeko adierazpenean, eskuineko hirukoak zuzenketa bat jarri du mahai gainean eta proposamena egin duten alderdiek zuzenketa hori onartu egin dute. Aldiz,  bozkatzeko orduan, testu osoa babestu beharrean, beraien zuzenketa baino ez dute onartu. "Hori da eskuinaren jokabidea: egindako akatsak onartu ez, nahas mahasean aritu eta publikoari begira eginiko jarrera faltsuak agertu", salatu du EH Bilduk. "Azken aste hauetan, Coviden krisiaren aitzakia faltan, oso esanguratsuak izaten ari dira Enrique Mayaren taldearen gobernatzeko modu larderiatsua, aldebakarrekoa, proiekturik eza eta inposaketa. Amaya kalean edo Aita Moreten gertatutakoa, bizikleten gaineko zergaren proposamena, Sanferminak auzoetan nola kudeatzen diren eta udan lana eta familia bateragarri egiteko programaren kudeaketa negargarria horren adibide garbiak dira ", ondorioztatu du EH Bilduk

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a