Albisteak

2021-10-01

EH Bilduren ustez, Adituen Batzordearen txostenak «Sozietateen gaineko Zergaren erreforma egiteko beharra berresten du»

EH Bilduren ustez, Adituen Batzordearen txostenak «Sozietateen gaineko Zergaren erreforma egiteko beharra berresten du» NAFARROA

EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak adierazi duenez, Adituen Batzordeak Sozietateen gaineko Zergaren pizgarri fiskalei buruz egindako txostenak «zoritxarrez, zentzuzko zalantza bat baino gehiago zena berresten du: pizgarrien ezartzea justifikatzen duten helburuak ez dira lortzen».

Adolfo Araiz parlamentariak, EH Bilduko Ekonomia eta Ogasun arloko bozeramaileak, ohar batean adierazi duenez, «berresten da pizgarri horiek ez zirela behar bezala diseinatu, izan ere, dirubilketa txikiagoa edo merkataritza-sozietate onuradunek zergak gutxiago ordaintzea ez den beste zerbait ez da izan». Hala, nabarmendu duenez, «aztertutako bost onura fiskaletatik, Adituen Batzordeak proposatu du horietako lau ezabatzea, bai beste era bateko jarduera publiko ez-fiskalekin ordezka daitezkeelako, bai ‘eraginkortasunari dagokienez, egokitasunari buruzko zalantzak’ daudelako».

Ildo horretatik, Araizek azpimarratu du txosten horrek «orain arte defendatzen genuena berretsi besterik ez duela egiten: Sozietateen gaineko Zergaren erreformari ekiteko beharra, diru-bilketa handiagoa izan dadin, nahiz eta karga-tasei buruz eta, bereziki, Nafarroan oso salbuespen garrantzitsuak dituen gutxieneko zerga-ordainketari buruz hausnartu beharko litzatekeen, ia baliogabetzen baitute».

EH Bilduko parlamentariak «balioa» eman dio azterketa honi, «partziala bada ere», eta gogorarazi du «Nafarroako Gobernuaren eta gure Talde Parlamentarioaren arteko azken aurrekontu-akordioaren emaitza» izan dela. «Aspalditik eskatu izan dugu horrelako txosten bat egiteko, zerga honetan pizgarri fiskalek duten eraginkortasuna aztertzeko. Pizgarri fiskalen kostua oso handia baitzen, 125 milioi eurotik gorakoa», adierazi du.

Horregatik guztiagatik, Araizek uste du txosten honen ondorioak «ezin direla ezertan geratu, eta Nafarroako Gobernuak horiek kortuan hartu behar dituela hurrengo aldaketa fiskalan Parlamentuan aurkezterakoan». «Ezin da ahaztu onura horien kostua 63 milioi euro ingurukoa dela gaur egun. Fiskalitateari buruzko hurrengo negoziazioan, ondorio horiek nola ezarri planteatuko diogu Gobernuari», gaineratu du.

Era berean, EH Bilduko parlamentariak Foru Gobernuari eskatu dio «batzordearen lanei jarraipena emateko, aztertu ez diren pizgarri fiskalak azter ditzan (I+G+B, ingurumenekoak, edo ekoizpen zinematografikoekin eta ikus-entzunezko serieekin lotutakoak); izan ere, horietako bat, I+G+B, 30 milioi eurotik gorakoa da, hau da, zerga osoaren laurdena.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a