Albisteak

2022-12-16

EH Bilduko kideek beste hamar udalerrietako hautagaitzak berretsi dituzte Nafarroan

EH Bilduko kideek beste hamar udalerrietako hautagaitzak berretsi dituzte Nafarroan NAFARROA

Nafarroako beste hamar udalerritan udal hauteskundeetako zerrendaburu izango diren pertsonak hautatzeko prozesua amaitu da. Oraingo honetan, Agoitz, Antsoain, Bera, Etxarri Aranatz, Goizueta, Imoz, Lesaka, Orkoien, Uharte eta Ultzamako hautagaiak berretsi dituzte bilkideek.

Antsoainen eta Etxarri Aranatzen aldaketak emango dira, eta Marta Díez Napal eta Maria Saez de Albeniz Bregaña izango dira lehen aldiz alkategaiak, hurrenez hurren. Agoitz, Bera, Goizueta, Imoz, Lesaka, Uharte eta Ultzamako alkatetzak berresteko asmoa dute Angel Martin Unzue Ayanza, Aitor Elexpuru Egaña, Unai Miranda Berroeta, Alfredo Altzueta Unzue, Ladis Satrustegi Altzugarai, Alfredo Arruiz Sotés eta Martin Pikabea hurrenez hurren.

Dagoeneko, guztira, EH Bilduk, Nafarroan, 13 udalerrietan burutu du zerrendaburua izendatzeko prozesua. Aurreko hilabetetan egin ziren prozesuetan Iruñeko, Eguesibarko eta Tuterako hautagaiak berretsi zituzten bilkideek. Hurrengo prozesua urtarrilean abiatuko da.


 

 

AGOITZ

Angel Martin Unzue Ayanza

56 urte. LABeko sindikalista. Zinegotzia 1999-2003 legegintzaldian. EH Bilduko alkatea 2019 – 2023.

 

ANTSOAIN

Marta Diez Napal

48 urte, Iruñean jaioa, gurasoak erriberakoak, Kaparrotsukoak bereziki. 2 semeen ama harroa. San Fermin ikastolan lehen hezkuntza eta Batxillergoa Irubide eta urrutiko hezkuntzan. Arrikulunka-ko eta Antsoaingo kultur batzordeko kidea, gainera Antsoaingo Kultura zinegotzia izana. Dendaria 30 urtez eta Sortzen elkartean 4 urtez.

 

BERA

Aitor Elexpuru Egaña

51 urte, lehen hezkuntzako irakaslea eta egun Berako alkatea. EH Bildun parte hartzen hasi eta 2015-2019 legegintzaldian zinegotzi izan zen eta 2019. urtean alkate izatera iritsi zen.

 

ETXARRI ARANATZ

Maria Saez de Albeniz Bregaña

56 urte, Iruñean jaioa. 2 urte zituela bere gurasoek orduan ilegala zen San Fermin ikastolara bidaltzea erabaki zuten. UBI Principe de Viana Institutuan ikasi zuen. Bokazioa zuela eta, NUPen magisteritza ikasten hasi zen, bukatu baino lehen Irlandara bizitzera joan zen. Etxarri Aranatzera bizitzera etorri zen arte, duela 35 urte. Gaur egun, Jaso Ikastolan lanean ari da, zerbitzuetan, Guaixe Fundazioan 12 urtez egon eta gero. Etxarri Aranazko Udaleko zinegotzi izan da azken bi legegintzaldietan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko lehendakaria eta Anitzartean kulturartekotasun Sakanako Mankomunitateko zerbitzuko Batzorde burua ere.

 

GOIZUETA

Unai Miranda Berroeta

50 urteko Goizuetarra, enpresa pribatu bateko langilea eta LABeko ordezkaria. Azken urteetan, herrigintzan hainbat eragiletan parte hartzea aktiboa izan du, eta legealdi honetan Goizuetako alkatea, eta Mendialdea mankomunitateko Lehendakaria izan da.

 

IMOTZ

Alfredo Altzueta Unzue

Lanbidez metalezko egitura eta soluzioetako teknikari espezialista, 2003tik Muskitzeko bizilaguna, Imotz bailarako kontzejuan. EH Bilduko zinegotzia 2015-2019ko legegintzaldian eta alkatea 2019-2023ko legegintzaldian.
 

LESAKA

Ladis Satrustegi Altzugarai

34 urte, Ingeles Irakaslea eta egun Lesakako alkatea. Musikazalea eta herri mugimenduan eskarmentua duen pertsona. Gazte asanbladako partaidea izan zen eta herriko kultur taldeetan ere aritutakoa da. EH Bildun parte hartzen hasi eta 2019. urtean 31 urterekin alkate izatera iritsi zen.

 

ORKOIEN

Cristina Indaberea Bravo

Errenterian 1974an jaioa. Zuzenbideko lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean. Hainbat esperientzia profesional ondoren eta Ingalaterran hiru urtez bizi ondoren, azken 16 urteak enpresa pribatu baten administrazioan eta kudeaketan lanean. 2011 urtetik Orkoiengo bizilaguna. Azken legegintzaldian EH Bildu udal taldearen bozeramailea izan zen Orkoiengo Udalean. Lehenago Apyma Baitz Guraso Elkarteko kidea eta Orkoien eta Iruña arteko pasabide seguru baten aldeko auzo- plataformaren bozeramailea izandakoa ere.

 

UHARTE

Alfredo Arruiz Sotés.

59 urte. Ezkonduta eta hiru alaben aita. Ogibidez logistikako teknikaria. Uharteko alkatea 2015-2019 eta 2019-2023ko legegintzaldietan.

 

ULTZAMA

Martin Pikabea Aguirre

1963.urtean jaioa. Herrigintza eta udalean esperientzia duen militantea.. Gerendiaingo kontzejuan zenbait legealdietan alkate eta hautetsia izan da. Ultzamako Udalean legealdi bat zinegotzi izan ondoren 2019tik alkatea izan da.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a