Albisteak

2020-06-17

EH Bilduk uste du "arduragabekeria" dela Na+ koalizioak hiri-kolonien programa bat iragartzea nork artatuko dituen jakin gabe

EH Bilduk uste du "arduragabekeria" dela Na+ koalizioak hiri-kolonien programa bat iragartzea nork artatuko dituen jakin gabe IRUĂ‘EA

Zerbitzu berri honek murrziketa bat dakarrela Prebentzio Zerbitzuek eskaintzen duten zerbitzuarekin alderatuz, eta  haien kontratuak  bertan behera utzi nahi izana salatu dute

"Benetako arduragabekeria da udarako hiri-kolonien programa bat iragartzea koloniak nork artatuko dituen jakin gabe, programa hori hartuko duten ikastetxeak inprobisatuz eta prebentzio-taldeekin gatazka sortuz. Erabaki politiko bat da hau, ez baitu oinarri teknikorik, eta auzoetako dotazioak murriztea du helburu". Hala mintzatu da EH Bildu eskuineko hirukoak Iruñeko lau ikastetxetan hiri udalekuak martxan jartzeko egin duen iragarpenari buruz. Maria Caballero Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren arabera, auzoetako Prebentzio Ekintza Komunitarioko zerbitzuetako kideek artatuko dute zerbitzu hau. 


"Prebentzio talde guztiek publikoki iragarri dute ez dutela onartzen eskuineko hirukoak ezarri nahi dien kontratu aldaketa, eta ez dituztela kanpalekuak bere gain hartuko", gogorarazi du koalizioak, eta aipatu du Gizarte Zerbitzuek "arduragabekeria onartezinarekin jokatu dutela, arazoa konpondu gabe eta herritarrei egiazkoak ez diren itxaropenak sortuz".


Urtero eskaintzen den kontziliazio zerbitzua udaleku hauekin ordezkatzea "erabaki politikoa da, izendapen askeko kargu batek egindako txosten batean oinarritua. Ez ditu irizpide teknikoak errespetatzen, zeinak prebentzio-zerbitzuek haurrak beren auzoetan geratzeko egin duten lana babesten duen". "Aldaketaren gobernuak auzoak indartzeko egindako apustua iraultzeko saiakera berri bat da, eta, gainera, haurren arretan murrizketa ikaragarria dakar", esan du EH Bilduk. "Izan ere, aurten arte lizitatzen zen zerbitzuak eta prebentzio-taldeek auzoetan egiten zituzten ekintzek 1.000 adingabe baino gehiago bateratzea bermatzen bazuten, oraingo eskaintza 400 inguru dira", salatu du.
Azkenik, koloniak hartuko dituzten zentroen inguruko "inprobisazioa" ere salatu du koalizioak. "Hasieran, 4 ikastetxe iragarri ziren, haiekin egiaztatu gabe; azkenean, kokalekua aldatu behar izan dute, eta beste 4 ikastetxe proposatu, ustez egokiak izateagatik aukeratutako ikastetxeak obretan zeudelako edo egokiak ez zirelako".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a