Albisteak

2026-10-15

EH Bilduk urrats garrantzitsutzat jo du I+G+b arloko eskumenak Nafarroara transferitzea

EH Bilduk urrats garrantzitsutzat jo du I+G+b arloko eskumenak Nafarroara transferitzea NAFARROA

Euskal Herria Bilduk modu positiboan baloratu du Nafarroako Gobernuak gaur goizean egindako iragarpena, I+G+b arloko eskumenen eskualdatzea dela eta. I+G+b kudeatzea garrantzi estrategiko handiko eskumena da Nafarroarentzat, nafar enpresen ekonomiarako eta lehiakortasunerako.

Lorpena ezker soberanistak Espainiako Kongresuan egindako lan politikoaren ostean iritsi da, non, EH Bilduk behin baino gehiagotan eskatu dion Espainiako Gobernuari Foru Hobekuntzan jasotako transferentzia hori gauza zezala. 41 urteko atzerapenarekin iritsi bada ere, urrats garrantzitsua da Nafarroarentzat.

Ezker subiranistak lanean jarraituko du autogobernua zabaltzeko bidean eta Nafarroari dagozkion eskumen guztiak transferitu daitezen eskatzen. Norabide horretan, irmotasuna eskatuko die Nafarroako zein Espainiako Gobernuei, datozen asteetan egitekoak diren Transferentzien Batzorde Orokorraren bileretan, garapen-maila handiena duten eremuetatik hasita (unibertsitateko bekak eta Lan Ikuskaritza) urratsak emateko. Adibide horrek erakusten baitu borondate politikoarekin posible dela.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a