Albisteak

2022-03-14

EH Bilduk udalgintza arloko lana eta toki entitateen finantziazio sistema berria aldarrikatu du

EH Bilduk udalgintza arloko lana eta toki entitateen finantziazio sistema berria aldarrikatu du NAFARROA

Hogeita hamar alkaterekin egindako agerraldi batean, alderdi subiranistak finantzaketa-sistema berria bidezkoagoa eta orekatuagoa dela adierazi du

Adolfo Araiz Foru Parlamentaria eta Antosaingo Alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko bigarren Lehendakariordea den Ander Orozek ostiral honetan agerraldia egin dute EH Bilduko hogeita hamar alkateekin batera, EH Bilduk udalgintzan egiten duen lana eta toki entitateen finantziazio sistema berria baloratzeko. Martxoaren 17an Nafarroako Parlamentuak toki entitateen finantziazio sistema berria arautzen duten 3 Foru Legeak onartuko ditu, transferentzia arruntak eta kapitaltransferentziak arautzen dituztenak.


EH Bilduk izaera munizipalista nabarmena duen indar gisa aldarrikatzen du bere burua, eta egindako lana balorean jartzen du, bai talde parlamentarioan, bai Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) eta Toki Araubideko Foru Batzordeko (TAFB) ordezkarien bidez. Horrela, EH Bilduk egindako lana “propositiboa izan dela uste dugu, proposamen eta ekarpen asko aurkeztu eta tramitatuz”, legearen edukian hobekuntza garrantzitsuak planteatuz.


Hori dela eta, orain arte landutako eta adostutako testuak toki entitateen finantzazio sistema hobetzeko aurrerapausu garrantzitsua dela ulertzen dute. Hala ere, oraindik bidea egin behar da egiteke dauden konpetentzia batzuk zehaztu, argitu, eta finantziazio sistema aztertzeko, hala nola 0-3 haur hezkuntzako zikloa edo musika-eskolak. Ildo horretan, EH Bilduk lanean jarraituko du toki entitateek zerbitzu horiek emateagatik jasotzen duten finantzazioa hobetu eta osatzeko, eta, aldi berean, Foru Erkidegoko Udal, Kontzejuek eta Mankomunitateek egunez egun ematen dituzten zerbitzuei buruzko beste erronka batzuei aurre egiteko.


Azkenik, alderdiak eskerrak eman dizkie hautetsi guztiei azken urteotan egindako lanagatik eta udal finantzazio sistema berriaren inguruan lortutako akordio zabalaren partaide aktiboak izan direla aldarrikatzen du.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a