Albisteak

2020-06-02

EH Bilduk tokiko merkataritza bultzatzeko araudi berria eta protokoloko araudiaren aldaketa berehala izapidetzea eskatu du, eskuineko hirukoak legez kontra geldiarazita izan dituelako

EH Bilduk tokiko merkataritza bultzatzeko araudi berria eta protokoloko araudiaren aldaketa berehala izapidetzea eskatu du, eskuineko hirukoak legez kontra geldiarazita izan dituelako IRUĂ‘EA

Koalizioak idatziz aurkeztu du babes eskaera Bozeramaileen Batzordean, bi tramitazioetan epeak urratu direla frogatuz

 

Eh Bilduk Iruñeko Udalean duen taldeak eskaera formala aurkeztu du Bozeramaileen Batzordean, Osoko Bilkuraren Erregelamenduaren 96. artikuluaren babesean, bi araudi proposamenen txostenak egin daitezen eskatuz. Bi araudi proposamenak koalizio soberanistak bultzatu ditu eta eskuineko hirukoak gediarazita ditu. Zehazki hauek dira bi ekimenak: Protokoloaren Ordenantza aldatzeko arau-proposamena, urriaren 24an aurkeztua; eta Tokiko Merkataritza Bultzatzeko eta Babesteko Udal Ordenantzaren proposamena, urtarrilaren 24an aurkeztua.

Bi kasuetan, eta Osoko Bilkuraren erregelamenduaren artikulu horrek xedatzen duenaren arabera, gobernu-taldeak ez zituen bete administrazio-izapideak, Covid 19aren krisi aurretik bete baitziren epeak. Izan ere, erregelamenduaren 96. artikuluak honako hau zehazten du: "Proposamen bat aurkeztuta, dagozkion aurrekariekin batera, 10 eguneko epean txosten juridikoa egin beharko da, eta, hala badagokio, txosten tekniko eta ekonomikoak". Izapide hori, Protokoloaren Ordenantzaren aldaketaren kasuan, hiru hilabete eta erdian gainditu zen, Covid erakundeak geldiarazi baino lehen, eta tokiko merkataritzari buruzko ekimenaren kasuan, hilabete eta erdian.

Atzo, astelehenarekin, egindako babes-eskaeraren arabera, "ahalik eta lasterren" izapidetu behar dira bi ekimenak, ekaineko Osoko Bilkuran aurkeztu ahal izateko. Alarma-egoera deklaratu zenetik, "bi hilabete eta erdi baino gehiago igaro dira, krisiari erantzuteko aurrekontu-aldaketa garrantzitsu bat onartu da, eta arauzko prozedura horri erantzuteko unea iritsi dela uste dugu". "Malguak eta zentzuzkoak izan gara, baina uste dugu une honetan ez dagoela arrazoirik tramitazio bikoitz hau atzeratzeko. Are gehiago, merkataritza ordenantzaren kasuan, krisiak sektore ekonomiko honetan duen eragina dela eta", gaineratu du EH Bilduk. "Atzerapen gehiago gertatuz gero, talde honek bere lan politikoa egiteko dituen eskubideak argi eta garbi urratuko lirateke, eta legegintzako ekimen legitimoak modu kontzientean eta justifikaziorik gabe geldiarazten arituko litzateke Udal Gobernua", ohartarazi du EH Bilduk.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a