Albisteak

2023-08-31

EH Bilduk Sanferminetako Mahaia 15 egunetan deitzea eta jaiei buruzko erabakirik ez hartzea foro horretan eztabaidatu aurretik eskatu du

EH Bilduk Sanferminetako Mahaia 15 egunetan deitzea eta jaiei buruzko erabakirik ez hartzea foro horretan eztabaidatu aurretik eskatu du IRUĂ‘EA

UPNk organo hori "birformulatzeko" asmoa duela salatu du, "kontrastatutako eta gainerako taldeekin landutako inolako proposamenik gabe"

 

EH Bilduk irailaren 15a baino lehen Sanferminetako Mahaia deitzea eskatu dio Ibarrolaren taldeari, azken urteetan jaien diseinua markatu duten "alkatekerien" dinamika mozteko. Hain zuzen ere, alderdi soberanistak, asteartean Herritarren Aferetaneztabaidatuko den adierazpen baten bidez, "Mahaiko elkarteekin eta jai-eragileekin parte-hartze sistema babestea" proposatu du, eta UPNri eskatu dio "2024rako erabakirik ez hartzeko, organo horretan eta udaleko talde politikoekin aldez aurretik landu gabe".

Ekimen hori gobernu-taldeak organo horretan parte hartzeko sistema "birformulatzeko" duen asmoagatik justifikatzen da. EH Bilduk adierazpenean azaldu duenez, Clara Garcia Calviño (UPN) Kultura zinegotzi delegatuak hala adierazi zuen, mahaiak uztailaren 20an egindako bilera eskaeraren aurrean. "Erantzun horrek kezka sortu du gure taldean; izan ere, ikasturte politikoaren hasieran Sanferminetako Mahaia deitu beharrean, zinegotzi berriak bere funtzionamendua birformulatuko du, gainerako taldeekin kontrastatutako eta landutako inolako proposamenik gabe", salatu du. Hori dela eta, adierazpenak bigarren adostasun-puntu bat du, eta talde guztien konpromisoa eskatzen du, "Herritarren Aferetan aldez aurretik mahai honen osaeran eta antolaketan edozein aldaketa lantzeko eta adosteko".

Sanferminetako Mahai Orokorra informazio eta aholku organo bat da, jaiaren inguruko antolaketa-alderdiei buruzkoa. Helburua da "analisirako, eztabaidarako eta hausnarketarako gunea izatea, jai-eragileen eta Udalaren arteko partaidetzarako eta koordinaziorako foroa izatea, eta programaziorako proposamenak egitea". Alkatea buru dela, udal teknikariek, zinegotzi ordezkariek, udal taldeek eta sanferminei lotutako 80 kolektibo inguruk parte hartzen dute. Aurreko legealdian "ia ez zen deitu, talde eta talde politikoek behin eta berriz eskatu arren". "Ezin da berriro errepikatu Sanferminen inguruko erabakiak gobernu taldeak hartzea kontsultatu eta kontrastatu gabe”, dio EH Bilduk. Horren adibide dira "txupinazoaren jaurtitzailearen inguruko alkatekeriak, herri taldeen kanporatzea, Gaztelu Plazako barrak edo erraldoien agurrean emandako aldaketak".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a