Albisteak

2020-10-29

EH Bilduk salatu du Mayak haur eta gazteentzako zerbitzu berri bat inposatu nahi duela prebentzio-taldeen aurkako "mendeku politikoa" gauzatzeko

EH Bilduk salatu du Mayak haur eta gazteentzako zerbitzu berri bat inposatu nahi duela prebentzio-taldeen aurkako "mendeku politikoa" gauzatzeko IRUĂ‘EA

Koalizioak zalantzan jarri du espedientearen inpartzialtasuna, "lardaskeria berri" horren ondorioez ohartarazi du, eta zerbitzu berri hau onartzeko duten presa "susmagarria" salatu du

 

Iruñeko Udaleko EH Bildu taldeak gaitzetsi egin du gaur eskuineko hirukoak egin duen iragarpena, Iruñeko zortzi auzotan prebentzio-taldeekin kontratuak ez luzatzekoa, haur eta gazteen prebentziorako zerbitzua "munizipalizatzeko aitzakia faltsuarekin". Koalizio soberanistaren ustez, erabaki horrek ezkutatzen duena prebentiboen aurkako "mendekua" da, talde hauek Navarra Sumaren estrategia zalantzan jarri dutelako: "Duela 25 urtetik hirian indarrean dagoen prebentzio arloko esku-hartze sozialaren eredua iraultzea, asistentzialismoan oinarritutako dinamika bat inposatzeko".

EH Bilduk bi gai azpimarratu ditu: lehenik eta behin, eskuineko hirukoak "gastua areagotuz" inposatu nahi duela erabaki hau, eta, bestetik, "lardaskeria berri" horrek "milaka txiki eta gazte" babes gabe utziko dituela. Izan ere, Enrique Mayaren planak betez gero, beren erreferenterik gabe geratuko baitira gazte hauek beraien garapenerako hain garrantzitsua den gai batean: gizarteratzea. "Prebentzio taldeek artatzen dituzten milaka txikien etorkizuna kili kolo egongo da urtarrilaren 1etik aurrera. Nork hartuko ditu? Zer trantsizio aurreikusten da haientzat? Nola ordezkatuko dute 17 teknikarik orain 30 teknikarik eta 400 boluntariok ematen duten zerbitzua?", salatu du koalizioak. "Plan honek mendeku politikoa baino ez du bilatzen, eta horretarako berdin dio milaka txikik eta gaztek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatea nabarmen murriztea", laburbildu du EH Bilduk.

Ez gaude zerbitzuak udalak berak kudeatzearen  aurka, aitzitik, pribatizazio posible guztiak iraultzearen aldeko apustua egiten dugu, baina kasu hau ezberdina da, izan ere, Prebentzio Taldeak ez dira enpresa pribatuak, irabazi asmorik gabeko gazte-elkarteak baizik", azaldu du EH Bilduk.

Koalizioaren arabera, "Zerbitzuaren kalitatea jaitsi eta langileak murriztuz gastua handitzen duen plan bat nekez justifika daiteke", eta Caballero zinegotziak gaur azaldutakoari buruz honakoa gehitu du: "bere asmakizun honek 100.000 euroan handituko du urteroko kostua, lan hori egiten ari diren profesionalen kopurua 30etik 17ra jmurriztuko ditu, ez da lehenetsiko langile horiek auzoko errealitatearen parte izatea, eta ez da bermatuko boluntariotza-sistema auzoetako gazteekin aritzeko”.

Izendapen libreko karguek egindako espedientea

Bestalde, eta administrazioari dagokionez, EH Bilduk hain gaizki osatutako espediente honek Udalarentzat izan ditzakeen ondorio legal eta ekonomikoez ohartarazi du. Izan ere, espedienteak ez du zerbitzu berriaren proiektu teknikoa, ez dago arloko funtzionarioen txostenik (izendapen askeko karguen txostenak soilik), ez da erantsi ordeztu nahi diren prebentzio-taldeen jardueraren garapenari buruzko ebaluaziorik, eta ez zaio dagokion batzordeari jakinarazi. "Espedienteari erreparatzen badiogu, ohartzen gara txostenetako lehenak urriaren 18ko data duela, eta azkenak atzoko data; beraz, ondorioztatzen dugu 10 egunetan egin dutela espedientea, COVID testuingurua aprobetxatuz, eta konfiantzazko kargudun pertsonetaz baliatuz eta aldez aurretik inori jakinarazi gabe", laburbildu du koalizioak. "Gainera, proiektu berri hau astebeteko epean onartzea nahi dute, balizko auzi legal batek Udalarentzat izan ditzakeen ondorioak aztertu gabe", gaineratu du.

"Mendeku politikoa eta sektarismoak gidatuta, hanka sartze politiko izugarria egingo dutela aurreikusten dugu. Joan den udan Prebentzio Zerbitzuek helegitea aurkeztu zuten Udalaren aurka, udako hiri kanpamenduak beraiek kudeatzea inposatu nahi zietelako, eta auzia irabazi zuten. María Caballerok ez die hori barkatu", adierazi du EH Bilduk. Koalizioak salatu du eskuineko hirukoak betidanik deuseztatu nahi izan duela ekintza komunitarioko zerbitzu hau, eta ohartarazi du: "ez da kudeaketa-eredua soilik aldatu nahi dutena, haurrekin lan egiteko eredua baizik. Oso gai serioa da eta ez litzateke presa eta iluntasun horrekin tratatu beharko".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a