Murrizketa hori itzul dezala eta urteko aurrekontuaren % 0,7 gutxienez lankidetzara bideratzeko konpromezua berreskura dezala eskatu dio Osoko Bilkurari
25 urtetan lehen aldiz, Iruñeko Udalak ez du aurreikusi bere urteko aurrekontuaren % 0,7a Garapenerako-Lankidetza Programara bideratzea, adostasun politikoan oinarritutako konpromiso historiko bat urratuz. Aurrekontu-proiektuaren arabera, bai luzatutakoak, bai Navarra Sumak proposatu zuenak (abenduko Osoko Bilkuran atzera botatakoak), gobernu-taldeak ia 700.000 euro murriztu ditu lankidetza-partidatik (686.000 euro), 2021ean aurreikusitako 1,913 milioitik aurtengo urterako 1,227 milioira. Murrizketa hori aurreko ekitaldiko partidaren % 36ra iritsi da, eta hiriak okerren daudenekin duen konpromisoa urteko aurrekontuaren % 0,61ean utzi du, adostasun-konpromisoa baino bederatzi hamarren gutxiago eta 2021eko aurrekontua baino 2 puntu gutxiago. EH Bilduren ustez, hipokrita da Maya alkatea Ukrainara anbulantziak bidaltzen dituzten kolektiboekin argazkiak egitera joatea, eta, era horretan, Udalaren lankidetza-funtsetan murrizketak egitea, hiri honen konpromiso solidarioa txikituz.
Alderdi soberanistak bi puntu dituen adierazpen bat aurkeztu du datorren osteguneko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko. Lehenengoan, udal adostasun historiko baten haustura dakarren murrizketa drastiko hori salatzen da, eta, bigarrenean, hurrengo aurrekontu-aldaketetan gobernu-taldeari tirabira hori gainditzea inposatzeko konpromisoa hartzea eskatzen da. Oraingo honetan, ez dute balio hiriburutza-gutunaren edo aurrekontu-luzapenaren inguruko aitzakiek, ezta manipulazioek ere: Navarra Sumak aurkeztutako kontuen aurreproiektuan, % 1,92ko murrizketa aurreikusten zen EH Bildurentzat, % 20,52koa. Halaber, gogoratu behar da aurtengo otsailaren 3an onartu zen inbertsio-proiektuan 27,5 milioi bideratu zirela inbertsioetara, programa hori kontuan hartu gabe eta euro gehigarri bakar bat ere bideratu gabe.
Udalaren beraren gomendioak ez betetzea
Izan ere, “elkartasunik gabeko jarerra” horrek Udalaren konpromiso politikoak urratzeaz gain, haren plangintza instituzionala ere urratzen du. Izan ere, Nazioarteko Lankidetzarako II. Gida Planerako gomendioek, lehenengo Planaren (2018-2021) ebaluazioan oinarritzen direnak, Iruñeko Udalaren garapenerako laguntzen politika “kontinuista” izan beharko lukeela mantentzen dute. Gainera, gomendio horiek diote programa horretara bideratutako udal-aurrekontua pixkanaka handitu beharko liraketeela. EH Bilduk hausnartu duenez, “hiri gisa gutxien duten herrialdeetan bizi diren pertsonei ematen diegun gutxieneko laguntza murriztea enpatia ezaren erakusgarri kezkagarria da. Gainera, pandemia baten ondorioz eragin den mundu mailako krisi baten testuinguruan horrela jokatzean eskrupulorik gabeko talde direla argi erakusten du”.
“Orain alkatea eta bere taldea Ukrainaren alde ateratzea, herri horri laguntzen dioten kolektiboekin argazkiak ateratzea eta elkartasun-diskurtso hutsekin “ahoa betetzea” oso modu gordinean erakusten du gai honetan parekotasunik gabeko neurgailua dutela”, esan du alderdi soberanistak.
1996. urtetik, Udalak lan egonkorra eta adostasunezkoa egiten du lankidetzaren esparruan, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programaren bidez. “Herrialde behartsuenetako komunitateetan giza garapena eta planetako eremu eta populazio deprimituekiko elkartasuna bultzatzeko helburuak betetzen dituen programa, oinarrizko azpiegiturak sortzeko laguntza ekonomikoen bidez. Horiek dira eskuineko hirukoa kolokan jartzen ari den konpromisoa”, EH Bilduk ondorioztatu du.
Navarra Sumak murrizten dituen 686.000 euroetatik, gehiena inbertsioetarako transferentzietan dago (650.000 euro), eta gainerakoa, teorian, oraindik Osoko Bilkuratik pasatu ez diren diru-laguntza izendunak dira.