Albisteak

2023-03-24

EH Bilduk salatu du etxebizitza arloan lau urtez ezer ez egin ondoren UPN-PPk espekulazio prozesu bat iragarri duela udal lursailak enkantean jartzeko, hauteskunde kutsu argiarekin

EH Bilduk salatu du etxebizitza arloan lau urtez ezer ez egin ondoren UPN-PPk espekulazio prozesu bat iragarri duela udal lursailak enkantean jartzeko, hauteskunde kutsu argiarekin IRUĂ‘EA

“Etxebizitza politika honek Iruñea udal lurrik gabe uztea suposatzen du, eta deskapitalizazio oso honek zor erraldoi batean sartuko gaitu”

 

Enrique Maya eta Juan Jose Echeverria, UPN-PPko gobernu taldeko ordezkariek, etxebizitza eraikitzeko udal lursailen enkante masibo baten berri eman dute gaur goizean, Nafarroako Gobernuarekin egindako negoziazioak hautsitzat eman ondoren. EH Bilduren ustez, “UPNk eta PPk akordioak lortzeko duten gaitasun ezaren beste adibide bat da. Beraien alderdi interesa beti izan da Gobernuari oposizioa egitea, gehiengoaren interesak eta herritarrentzat onuragarriak diren akordioak baztertuz”.

Talde subiranistak, “iragarki hau gauzatzea hurrengo korporazioari legokiokeenez, hauteskunde-kutsu argia duen espekulazio-prozesu gisa” interpretatzen du. “Etxebizitza arloan lau urtez ezer ere egin gabe egon ondoren, hauteskundeetatik bi hilabetera, hurrengo udal gobernua eta udal kontuen saneamenduaren etorkizuna larriki konprometitzen dituen iragarki bat kaleratu zuten”. EH Bilduren ustez, “Etxebizitza politika egiteko modu honek Hiria udal lurrik gabe uztea suposatzen du, hau da, udalaren deskapitalizazio osoa. Larriena da gainera hau etorkizuneko zor erraldoi batean sartzen gaitu”.

“Iragarki hau eskuindarren politika espekulatiboaren adibide ona da, etxebizitzaren eskuraezintasun egoera honetara garamatzatenak, interes pribatuak herritarren interesen gainetik lehenesten baitituzte”, EH Bilduren esanetan. “Iragarki hori eginez gero, kaltetuenak errenta txikiena duten familiak eta alokairuko 50 etxebizitza soilik esleitu zaizkien gazteak izango dira”, salaketaren arabera.

Egoera horren aurrean, EH Bilduk eskatzen du “iragarpen honen ondoren dauden planak geldiaraztea, horrelako erabaki bat aurretik Udaleko oposizio nagusiko taldeekin eztabaidatu eta adostu gabe ez dela hartuko bermatzeko”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a