Albisteak

2023-10-13

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin taldeak San Juan eskola berriaren proiektua kartzela zaharreko orubean lizitatzea eskatu dute

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin taldeak San Juan eskola berriaren proiektua kartzela zaharreko orubean lizitatzea eskatu dute IRUĂ‘EA

Urtea amaitu baino lehen egitea eskatu dute, eta gogorarazi dute otsailean 150.000 euroko aurrekontu-partida onartu zela, eta oraindik gauzatu gabe dagoela

 

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin alderdiek adierazpen bat sinatu dute San Juan-Donibanen haur-eskola berri bat eraikitzeko proiektuaren baldintza-agiria lizitatzeko eskatuz Cristina Ibarrolaren taldeari (UPN). Lau taldeek gogorarazi dute aurrekontu partida bat (150.000 euro) onartuta dagoela otsailetik oposizioak egindako emendakin bati esker, eta oraindik ez dela gauzatu. Hori dela eta, asteartean Herritarren Aferetan eztabaidatuko den adierazpenak UPNren "utzikeria" ere salatzen du, eta Haur Eskolen Erakunde Autonomoari lizitazioa ateratzeko eskatzen dio.

Sinatzaileek, otsailean onartutako emendakina betez, plegua urtea amaitu baino lehen argitaratuta egotea eta proiektua kartzela zaharraren orubean, San Juan-Donibanen, egotea eskatzen dute. "Emendakin hori, arrazoitu zen bezala, Osoko Bilkuran defendatu eta onartu zen, eta Donibanen haur-eskola berri bat eraikitzea du helburu, itxaron-zerrendak handitu direlako eta 0-3 urteko zikloan plazak sortzeko premia handia dagoelako Iruñeko auzo guztietan, baina, zehazkiago, hiriaren erdialdean eta hegoaldean, plazen eskaria askoz ere handiagoa baita", argudiatu dute.

"Oposiziotik 2023ko otsaileko aurrekontu-aldaketen proiektuari zuzendutako partiden jarraipena egiten aritu gara, eta geldirik ikusten dugun partidetako bat, hain zuzen ere, proiektu honen lanketa da", dio adierazpenak. "Ez da UPNk oposizioak onartutako emendakinei entzungor egiten dien lehen aldia; adibide nabarmenetako bat Sanduzelaiko biribilguneko ideien lehiaketa izan da, bi aldiz zuzendu behar izan baitute gobernu taldearen gelditasunagatik", gogorarazi du haur-eskola honekin gauza bera ezin dela gertatu defendatu aurretik. "Onartezina da udal gehiengoak onartutako proiektuak gelditzea eta urtez urte diru publikoa galtzea sektarismo politiko hutsagatik", ondorioztatu dute Ibarrolaren taldearen jokabidea salatu eta emendakina betearaztea eskatu aurretik.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a