Albisteak

2020-10-22

EH Bilduk, PSN-PSOEk eta Geroa Baik indarkeriaren mahaia berehala deitzea eskatu dute

EH Bilduk, PSN-PSOEk eta Geroa Baik indarkeriaren mahaia berehala deitzea eskatu dute IRUĂ‘EA

Emakumeen Kontseiluan mahaia deituko zutela iragarri zuen Gobernu taldeak, baina oraindik ez dutela deialdirik jaso salatu dute oposizioko taldeek

 

EH-Bildu, PSN-PSOE eta Geroa Bai udal taldeek adierazpen bat aurkeztu dute, eta datorren astearteko Herritarren Aferetarako Batzordean eztabaidatuko dute, "Berdintasun Arloari eskatzeko berehala eratu dezala Indarkeriaren Mahaia, dagozkion osasun neurriak bermatuz".

Testuak azaltzen duenez, Emakumeen Kontseiluaren azken bileran Indarkeriaren Mahaia eratzeko asmoaren berri eman zen; emandako informazioaren arabera, Berdintasunaren eta Herritarren Segurtasunaren arloko udal-teknikariek eta mugimendu feministaren ordezkariek osatuko dute mahaia eta bere helburua "genero-indarkeriaren arazoari modu iraunkorrean" heltzea da. Hala ere, Iruñeko Udal taldeek salatu dute oraingoz ez dutela foroaren berririk izan.

Azken datuek "agerian uzten dute genero indarkeriak nabarmen egin duela gora Iruñean eta Nafarroan, zehazki Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) jasotako salaketa kopurua % 30 inguru handitu da konfinamenduaren ondoren". Hori dela eta, oposizioko alderdiek "adierazpen hori egiteko arrazoi justifikatua" dagoela defendatu dute.

Kopuru horiei gehitu behar zaie "berdintasun Ministerioaren azken inkesta, non emakumeen % 57ak baino gehiagok indarkeria matxista pairatu duela adierazi zen", eta horrek erakusten du "arazoaren tamaina, larritasuna eta hedadura, bai eta egiturazko izaera ere, gure gizartean oso errotua baitago".

Udal taldeek aldarrikatu dutenez, "Iruñea aitzindaria izan da eraso sexisten aurkako borrokan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoan, mugimendu feministarekin etengabeko lankidetzan, matxismoarekiko jarrera kritikoan eta genero-indarkeria ikusarazteko apustu irmoan gauzatua"; era berean, "biktimak instituzionalki babesteko eta emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, gizarte osoaren inplikazioarekin".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a