Albisteak

2020-10-02

EH Bilduk, PSN-PSOEk eta Geroa Baik epe motzean Amaya kaleari konponbidea ematea eta lehenbizi Labriteko korridorean jardutea aurreikusten duen plana berreskuratzea eskatu dute

EH Bilduk, PSN-PSOEk eta Geroa Baik epe motzean Amaya kaleari konponbidea ematea eta lehenbizi Labriteko korridorean jardutea aurreikusten duen plana berreskuratzea eskatu dute IRUĂ‘EA

Adierazpenak gobernu-taldea  bere kabuz ez aritzea eta "uneoro" Mankomunitateko Eskualdeko Hiri Garraioko Zerbitzuaren (TUC) iritzia jasotzea proposatzen du

 

Iruñeko Udaleko EH Bildu, PSN-PSOE eta Geroa Bai udal taldeek adierazpen proposamen bateratua aurkeztuko dute Hirigintza Batzordean, Amaya kalean sortutako arazoak hizpide hartuz. Zehazki, lehen fasean Labriteko korridorean jardutea aurreikusten duen joan den legealdiko plana berreskuratzea eta behin betiko urbanizazioaren diseinuan aurrera egitea" eskatu diote gobernu taldeari. Oposizioko hiru taldeek Enrique Mayaren taldeari egotzi diote aldez aurretik hartutako akordioak ez errespetatzea eta Amaya kalean aldaketak martxan jarri izana, operazio horren emaitzak "ezin txarragoak" izan baitira. "Ez du oinezkoen joan-etorrien hobekuntzarik ekarri, ia ez baita erabiltzen oinezkoentzako gune hori, ez du espazio berririk sortu txirrindulariarentzat, eta oztopo handia da garraio publikoarentzat, etengabeko auto-ilarak sortzen ari direlako", jasotzen du hiru taldeek sinatutako testuak. "Gobernu talde honek gauzak alderantziz egitea erabaki du", gaineratu dute.

Era berean, "eremu horretan garraio publikoaren funtzionamendu egokia bermatzeko epe motzeko irtenbideak ezartzea" eskatu dute. Amaya kalean bizi den kaosari dagokionez, testuak honako hau dio: "Azken kexa eskualdeko alkate batek egin zuen, zeina, aldi berean, TUCeko txoferra den, eta eskatu du norbaitek zerbait egin dezala hori konpontzeko". Ildo horretan, hirugarren akordio bat proposatzen dute oposizioko udal taldeek, "inolako neurririk martxan jarri aurretik Mankomunitateko TUC zerbitzuaren iritzia uneoro jasotzeako".

"Oso garrantzitsua da Labriteko korridoreari eta honen hegoalderako hedapenari buruzko hausnarketa egitea, garraio publikoaren bideragarritasuna, bizikletentzako lekua eta oinezkoentzako  hobekuntzak bermatzea aintzat hartuz", diote hiru taldeek. "Amaya kaleko esku-hartzea birplanteatu behar da, bai forman, bai denboran", laburbildu dute.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a