Egoera ahulean dauden familiak eta kalefakzio zentrala duten komunitateak dira eskaera honen onuradunak. Planak gainera, biomasaren erabileraren eta komunitate energetikoen aldeko apustua egiten du
EH Bilduk pobrezia energetikoari aurre egiteko laguntza-funts bat sortzea defendatuko du hurrengo Presidentzia Batzordean. Milioi bat euro izango dira, atzematen diren beharren arabera handitu daitezkeenak. Neurri hori asmo handiagoko Plan baten barruan txertatuta dago, eta, besteak beste, Iruñeko Udala aktiboki inplikatzea auzoetan biomasa-zentralak sortzeko, gas-kontsumoaren alternatiba gisa, edo autokontsumorako energia-komunitateak sortzea bultzatzea biltzen du. «Prezioak izugarri igotzen ari dira inflazioaren gorakada orokorraren testuinguruan, eta ezin dugu onartu negu honetan Iruñeko familia batzuek arazoak izatea beren etxeak berotzeko», azaldu zuen Joseba Asironek.
EH Bilduko bozeramaileak prentsaurrekoa eman du Borja Izagirre zinegotziarekin batera, eta azaldu du bultzatuko duten planak bi neurri mota dituela: “batzuk aringarriak eta besteak egiturazkoak”. Lehenengo neurrien barnean Pobrezia energetikoaren aurkako laguntzen funtsa eta auzoetan pobrezia energetikoko egoerak detektatzeko eta horien jarraipena egiteko sistema bat aktibatzea daude.
Asironek azaldu duenez, “dirulaguntzen funtsa martxan jartzeko 2022ko aurrekontua lehenbailehen aldatzearen aldeko apustua egiten dugu, beharrak berehala gertatuko baitira”. “Navarra Sumak bultzatzen ez badu, oposizioko gainerako taldeei proposatuko diegu 2023ko aurrekontuetan sartzea, eta hori bai, atzeraeraginezko izaera emango diegu laguntzei”, azaldu duenez. Egoera ahulean dauden familiak eta berokuntza zentrala duten komunitateak izango lirateke mota horretako laguntzen hartzaile potentzialetako bi.
Biomasazko Zentralak eta Komunitate Energetikoak
Egiturazko neurriei dagokienez, nabarmentzekoa da epe ertainean hiriko auzoetan biomasazko zentralak bultzatzeko apustua. Horri dagokionez, Asironek milioi erdi euroko partida bat proposatu du Udalak parte har dezan, Nafarroako Gobernuarekin batera, Txantrean sustatzen ari den zentralean. Bozeramaile abertzaleak azaldu duenez, ”hiri osoan zehar biomasaren erabilera ziurtatua eta km 0-koa izateko lan egin behar dugu, gasa baino merkeagoa, ekologikoagoa eta seguruagoa delako”.
Plano berean dago autokontsumorako energia-komunitateak bultzatzeko proposamena. EH Bilduk proposatu du 2023rako mota horretako lau komunitate berri bultzatzea hainbat auzotan, Mendillorriko ikastetxean sustatzen ari dena adibidetzat hartuta. Hori, modu arrunt batean azaltzen da:”Udalak komunitate horien sorrera finantzatzen du, titulartasun publikoko zentro eta eraikinetan, eta sortzen den energia inguruko auzo-komunitateei bidaltzen zaie kontsumitzeko”, Asironek esan zuenez. “Udala da inbertsioa egiten duena eta familiak honen onuradunak”, gaineratzen zuen.
Energia-eraginkortasunerako funts gehiago eraikin zaharretan
Horretaz gain, hiriko eraikinetan, autokontsumorako, energia elektrikoa sortzeko eguzkiplakak jartzeko dirulaguntzen partida % 150 handitzea planteatu da. Zehazki, gaur egungo 40.000 eurotik 100.000 eurora pasatzea planteatzen da, gutxienez. Era berean, “EH Bilduk auzo Alde Zaharrak eta Zabalguneak birgaitzeko jasotzen duten diru laguntza berak auzo guztietara zabaltzea” proposatu du.
Ildo beretik, EH Bilduk “Arrosadia-Milagrosan Efidistric-Txantrea modeloko bulego presentziala sortzea” eskatu du, auzo horien birgaitze energetikoa bultzatzeko. “Auzo honetako PEAUko Na+ek eztabaidatutako eta gaizki kudeatutako gaiaz haratago, uste dugu Arrosadiak, Txantreak bezala, birgaitze integrala bultzatu behar duela, bere garaian energia-eraginkortasuneko parametrorik gabe asmatutako bere eraikinek aukera izan dezaten”.
Azken proposamenak “Udal Energia Operadorearen proiektua berreskuratzea planteatzen du, trantsizio energetikoaren estrategia osoa garatzeko eta haren jarraipena egiteko tresna gisa, udal-merkaturatzaile edo udal-komunitate energetikoen eta soberakinen kudeaketa funtzioekin”, Asironek ondorioztatu zuenez