Albisteak

2020-11-09

EH Bilduk planteatu du Udalak Artzapezpikutzari eska diezaiola Erorien Kriptan meza frankistak debekatzea, eta ez daitezela ez Katedralean ez beste inon ospatu

EH Bilduk planteatu du Udalak Artzapezpikutzari eska diezaiola Erorien Kriptan meza frankistak debekatzea, eta ez daitezela ez Katedralean ez beste inon ospatu IRUĂ‘EA

Koalizioak proposatu du Udalak kanpaina berri bat abiatzea Gabonetako erosketak tokiko merkatalgunetan egitea sustatzeko

 

Iruñeko Udaleko EH Bilduk adierazpen proposamen bat aurkeztu du bihar Presidentzia Batzordean eztabaidatzeko. Proposamen horren arabera, gobernu taldeak ofizialki helarazi behar dio Iruñeko Artzapezpikutzari "Udalaren ezinegona eta gaitzespena frankismoaren gorespenerako mezak ospatzen jarraitzen direlako".

Hartara, Iruñeko Artzapezpikutzako arduradunari eskatzen dio Udalarenak diren lokaletan erlijio-ospakizun horiek geldiaratzea, hala nola Erorien Monumentuko kriptan. Artzapezpikuak prentsan egindako adierazpenak direla eta egin du EH Bilduk eskaera, izan ere meza horiek egiten jarraitzen dutela aitortu du.

Bihar eztabaidatuko den adierazpenak hirugarren eskaera bat egiten dio Artzapezpikutzari, halaber, "galaraz dezala meza horiek Iruñeko katedralean edo Artzapezpikutzaren beste edozein egoitzatan egitea, Memoria Historikoaren Legearen aurkako ospakizunak direlako".

Adierazpenaren testuak Francisco Pérez artzapezpikuaren hitzak jasotzen ditu, zeinak joan den ostegunean aipatu zuen frankismoaren gorespeneko meza horiek egiteko Iruñeko Katedrala eskaintzea baloratzen ari dela, egun Los Caídoseko kriptan egiten direla aitortuz. "Iruñeko Udalaren jabetzakoa da eraikina, eta kriptaren erabilera lagapena Artzapezpikutzaren eskutan dago. Kripta horretan egiten ditu Gurutzeko Zaldunen Ermandadeak mota horretako mezak, gerra zibileko bando frankistaren hildakoak oroitzeko", gogorarazi du EH Bilduk, erabilera hori bertan behera uztea eskatuz.

Gabonetako erosketak denda txikitan, Covidaren krisiari aurre egiteko

Bestalde, koalizio subiranistak bigarren adierazpen bat aurkeztuko du Presidentzia batzordean, Gobernu Estrategikoa, Merkataritza eta Turismo arloari eskatuz kanpaina bat abiatzeko, "herritarrak Gabonetako erosketak Iruñeko saltoki txikietan egitera animatzeko”, eta kanpaina horretan parte hartu dezatela Olentzero eta Errege Magoen elkarteak, merkatariak eta ostalariak".

"Nahiz eta aurten Gabonak desberdinak izango diren zenbait ohitura mantendu egingo dira, Gabonetako erosketak kasu, eta hiriko tokiko ekonomiari laguntzeko aukera ona dela uste dugu, erosketa horiek Iruñeko merkataritzan/ostalaritzan eta tokiko ekonomiako zerbitzuetan eginez", esan du EH Bilduk. "Testuinguru historiko honetan, arlo ekonomiko zein sozialean, hurbilekoari begiratu behar diogu, gure hiriko hiri-ekonomiaren ekosistema osatzen duten establezimendu eta zerbitzu horiei laguntzeko", gaineratu du.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a