Albisteak

2019-09-04

EH BILDUk pertsona guztiontzat osasungintza publikoa, doakoa eta unibertsala bermatzeko eskatzen du

EH BILDUk pertsona guztiontzat osasungintza publikoa, doakoa eta unibertsala bermatzeko eskatzen du NAFARROA

EH Bildu Nafarroa Talde Parlamentarioak mozioa erregistratu du Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa azal dezan “osasungintza publiko, doako eta unibertsalerako eskubidea bermatzeko pertsona guztiontzako, kontuan hartu gabe euren egoera administratiboa, bai eta hori burutzeko neurriak sustatzen jarraitzeko borondatea ere”.

Era berean, eta mozioak dioenez, “Nafarroako Gobernua premiatzen du beharrezko neurriak ematera osasun laguntza unibertsala modu eraginkorrean bizkortu eta bermatzera, eta egoera administratibo irregularrean edota bestelako kalteberatasun egoeran dauden pertsonei fakturak igortzeari uztera, disuasio-efektua ekiditeko”. Halaber, “Espainiako Gobernua premiatzen du osasun laguntzaren  balizko unibertsaltasuna burutzera, Estatuko Osasun Sistemarako sarbide unibertsalaren inguruan 2018/7 Errege Dekretu-legeak dituen hutsuneak zuzenduz”.

Mozioak gogora ekartzen du Nafarroako Parlamentuak onartu zuela otsailaren 25eko 2013/8 Foru Legea, zeinaren bidez Nafarroako osasun sistema publikoko doako osasun laguntzarako eskubidea aitortzen zitzaien Nafarroan bizi diren pertsonei. Aipatutako foru legeari helegitea jarri zitzaion eta bertan behera utzi zuen Auzitegi Konstituzionalak. Ondoren, PSOEren Gobernuak uztailaren 27ko 2018/7 Errege Dekretu-legea onartu zuen, Estatuko Osasun Sistemarako sarbide unibertsalaren ingurukoa, eta adierazten duena “osasunaren babeserako eta diru publikoaren konturako osasun laguntzarako eskubidearen aitortza”.

Hala ere, mozioa sinatzen duen Bakartxo Ruiz foru parlamentariak adierazi duenez, “urtebete igarota, osasun laguntzarako sarbidea bermatzeko arazoek bere horretan diraute, hainbat eragile sozial eta osasun profesionalek aditzera eman duten bezala”. Hori dela eta, Ruizen hitzetan, “premiazkoa da behingoz Nafarroan osasun laguntza unibertsala izan dadin neurri zehatzak hartzea, eta berau errazteko Errege dekretua aldatzea, gai honetan legez ahalmena duena Estatua baita “.

Ildo horretan, adierazi du “osasun laguntza nori eta nola eman behar zaion Nafarroan erabaki beharko genukeela, Estatutik askoz ere murriztaileagoak diren legeak eta erabakiak datozelako”. “Tamalez, egoera honek agerian uzten du berriz ere Nafarroan gehiengo politiko eta sozialak daukan borondatearen gainetik Estatuaren erabakiak gailentzen direla, kasu honetan egoera larrienean dauden pertsonen kalterako” adierazi du.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a