Albisteak

2022-06-02

EH Bilduk Osoko Bilkuran eztabaidatuko den aurrekontu-aldaketan Santa Engrazia-Rotxapea pasabidearen proiektua sar dadin proposatuko du

EH Bilduk Osoko Bilkuran eztabaidatuko den aurrekontu-aldaketan Santa Engrazia-Rotxapea pasabidearen proiektua sar dadin proposatuko du IRUĂ‘EA

30.000 euroko zuzenketa honek gaur egun trenbidearengatik banatuta dauden bi auzoak elkartzeko helburua du

EH Bilduk Iruñeko Udalean duen taldeak zuzenketa bat aurkeztu du gaur arratsaldean Osoko Bilkuran eztabaidatzeko. Zuzenketa horren bidez, 30.000 eurorekin finantzatu nahi du Santa Engrazia eta Rotxapea auzoak lotuko dituen oinezkoen zaldainaren proiektua. Alderdi soberanistak gogorarazi duenez, bi auzoetako bizilagunen aldarrikapen historikoa da hau, eta, gaur egun, “Cuatro Vientos”en ondoren trenbidea gainditzen duen zubia dute lotura bakarra.

Zuzenketa oposizioko gainerako alderdiekin adostutako 16ak alde batera utzita aurkeztu da, ez baitu gainerako taldeen babesik. Navarra Sumak Iruñerritik kanpoko isunen jakinarazpenak frankeatzeko bideratzen dituen funtsak ukituz finantzatzea proposatzen du proposamenak, 300.000 eurotako hain zuzen ere. EH Bilduren ustez, lehentasunezkoagoa da auzoen arteko oinezkoentzako lotura horri irtenbidea ematea, erabat puztuta dagoen partida batean isunen kobrantza aurretik jartzea baino.

«Santa Engrazian urte asko daramatzate trenbideak dakarren oztopoaren konponbidearen zain, AHTk ekarri behar zuen konponbide baten zain, inoiz iristen ez den konponbide baten zain», argudiatu du talde soberanistak. «Gure hiriko eremu horien artean egon beharko lukeen komunikazio naturala ez da existitzen, eta proposatzen dugun proiektu honekin egoera konpon liteke», gaineratu du. Jakin badakigu aldi baterako konponbidea izan daitekeela, eta ziur gaude, AHTren ibilbidea azkenean aldatuz gero, pasabide hori hiriko beste eremu batean berrerabil daitekeela, hein handi batean behintzat, ondorioztatu du.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a