Albisteak

2023-03-02

EH Bilduk “oso larritzat” jo du Beaumonten aurkako espioitza kasu berria eta azalpenak eskatuko ditu

EH Bilduk “oso larritzat” jo du Beaumonten aurkako espioitza kasu berria eta azalpenak eskatuko ditu NAFARROA

EH Bilduk, aurreko legealdian Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari izandakoari Rajoyren Gobernuko Barne Ministeritzak egindako espioitza kasuaren aurrean, “eraso oso larritzat” jo du. Lehenik eta behin, “Mari Jose Beaumonten bizitza pribatuaren aurkako eraso larria, zeinari gure estimu eta babes guztia helarazten diogun”. Bigarrenik, adierazi duenez, “informazio horiek berresten dute botere faktikoek eta Estatuaren estolden euskal ezker subiranistaren aurkako obsesioa bai eta aldaketa politikorako edozein alternatibaren aurka ere, bereziki Nafarroan, oraindik ere estatu-arazo dena”.

Hala ere, alderdi politikoak adierazi duenez, “zoritxarrez ez gaitu harritzen, ez baita ezer berririk”. Gogora ekarri duenez, “duela hilabete batzuk beste espioitza kasu batzuen berri izan genuen Pegasus sarearen barruan, non independentista katalanak eta euskaldunak biktima izan ginen”.

Hala, EH Bilduk salatu du Beaumonti egindako espioitza “78ko Erregimenaren tentakuluak oraindik ere latente daudela erakusten duen beste adibide bat dela. Horrek guztiak berretsi baino ez du egiten EH Bilduk demokraziaren eta gardentasunaren alde aldarrikatzen eta lan egiten jarraitzeko duen bokazioa”, nabarmendu du.

Ildo horretan, EH Bilduk ohar baten bidez jakitera eman duenez, Bel Pozueta Nafarroako diputatuak “hainbat galdera erregistratuko ditu Beaumonten espioitzari buruz dagoen informazio guztia ezagutzeko eta horrelako kasuak berriro ez gertatzeko bermeak eskatzeko”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a