Albisteak

2020-09-24

EH Bilduk Nafarroan EITBrekin hitzarmena luzatzearen alde agertu da

EH Bilduk Nafarroan EITBrekin hitzarmena luzatzearen alde agertu da NAFARROA

EiTB Nafarroan ikusteko lankidetza hitzarmenaren luzapenaren harira, EH Bilduk "irmoki" defendatu du hedapen horrekin jarraitzeko beharra, "duela urte batzuetatik egin den bezala, eta nafar askoren egunerokotasunaren parte delarik".


 

Idurre Bideguren EH bilduko senatariak atzo adierazi zuen bezala, "hitzarmen positiboa da, Nafarroako herritar guztiei EiTBk eskaintzen dituen zerbitzuak izateko eta euskarazko telebista edukiak ikusteko aukera ematen dielako".


 

EH Bildu Nafarroak gaitzetsi du "EiTB ikustearen aurka eta Nafarroako herritarren hizkuntza eskubideak betetzearen aurka Nafarroako eskuinak duen obsesio historikoa", eta "Nafarroan EiTBn ikusten jarraitzearen aldeko" apustua egiten du.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a