Albisteak

2020-10-19

EH Bilduk Na+en aurkako helegitea aurkeztuko du Nafarroako Administrazio Auzitegian Euskararen Ordenantzaren aldaketa "atzeko atetik" inposatu nahi izanagatik

EH Bilduk Na+en aurkako helegitea aurkeztuko du Nafarroako Administrazio Auzitegian Euskararen Ordenantzaren aldaketa "atzeko atetik" inposatu nahi izanagatik IRUĂ‘EA

Koalizioaren arabera, eskuineko hirukoak elebitasunaren erregulazioa urratu du eta lege-iruzurra egin du, hain zuzen ere, eskuineko hirukoak berak emandako gidalerroak indargabetzen saiatuz

 

Iruñeko Udaleko EH Bildu taldeak Nafarroako Administrazio Auzitegira eramango du Euskararen Ordenantza “isilka” aldatzeko eskuineko hirukoaren ahalegina. Izan ere, "sormenezko kartelak" dituzten Iruñeko Udalaren kanpaina guztiak euskarri bikoitzetan, gaztelaniaz eta euskaraz, izan daitezen inposatu nahi du eskuineko hirukoak. Koalizio subiranistak argudiatu duenez, gobernu taldeak argudio gisa erabili dituen txosten juridikoak eta txosten teknikoak "lege-iruzurra" egiten dute, elebitasunaren araudia  desitxuratu baitute Udalaren kanpaina guztiei irizpide orokorra aplikatuz. "Gainera, Udalbatzaren eskumenak usurpatzen ari dira", salatu du koalizioak.

"Oinarrian lege iruzurra egin du gobernu taldeak. Udalbatzaren Osoko bilkurak soilik erabaki dezakeen gai bat (euskararen araudia)  Gobernu Batzordearen aldebakarreko akordio baten bidez arautu nahi duelako", esan du EH Bilduk. "Euskararen Ordenantza urratu nahi dute udal karteletako elebitasunari dagokionez, dagozkion prozedurazko izapideak alboratuz", argudiatu du. "Akordioa erabat deuseza da, Gobernu Batzordeak ez baitu eskumenik Euskararen Ordenantzaren alderdi zehatz baten erregulazio orokorra egiteko. Argi eta garbi esanda, ordenantza atzeko atetik aldatzen saiatu dira, horretarako ezarritako legezko prozedurak jarraitu gabe", laburbildu du koalizioak. EH Bilduk ohartarazi du ordenantzaren 8. eta 9. artikuluak ez direla betetzen ari; izan ere, arau orokor gisa, udalaren kanpainen euskarri eta material guztiak euskarri elebidunean izan behar direla jasotzen dute bi artikulu horiek.

"Bada, araudiaren xedapen gehigarriak jasotzen du kasu jakin batzuetan Gobernu Batzordeak, behar bezala justifikatuz, elebitasuna salbuetsi dezakela euskarri jakin batzuetan. Eskuineko hirukoak salbuespenezko xedapen hori erabili du kartel guztiei aplikatuko zaien xedapen orokor bat emateko, eta hori iruzur hutsa da”, azaldu du koalizioak. Eta gaineratu du kasuan kasu eta behar bezala argudiatuz soilik egin daitekeela salbuespen hori, inolaz ere arau orokor gisa, are gehiago kontuan hartuta beste erakunde batzuek, beren kanpainetan, elebitasunaren premisa betetzen dutela". "Nola uler daiteke duela urtebetera arte Nafarroako Gobernuak, dozenaka udalek edo Iruñeko Udalak berak euskarri elebidunetan egindako kanpainen eraginkortasunean arazorik ez ikustea, eta orain bai?", galdetu du EH Bilduk. "Erantzuna da eskuineko hirukoak beste urrats bat eman nahi duela euskararen aurkako estrategian".

Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako hainbat ebazpenen aurka dator eskuineko hirukoaren erabaki berri hau. "Bereziki larria da Na+en jarrera Nafarroako Administrazio Auzitegiak jada 2018ko araudia urratzeagatik Na+en aurka lau ebazpen eman dituela kontuan hartuz, eta egungo ordenantza ez betetzeagatik beste bi erabaki errekurritu ditugula aintzat hartuz, hala nola Sanferminetan udaletxeko fatxadan jarritako zapi erraldoia edo Txantreako obretako kartel elebakarrak.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a