Albisteak

2020-11-25

EH Bilduk Mayari, bere soldata igo eta Comiruñako dietak berrezarri zituen alkateari, Udalbatzako soldatak izozteko meritua bereganatu nahi izatea aurpegiratu dio, oposiziotik inork ez duenean halakorik eskatu

EH Bilduk Mayari, bere soldata igo eta Comiruñako dietak berrezarri zituen alkateari, Udalbatzako soldatak izozteko meritua bereganatu nahi izatea aurpegiratu dio, oposiziotik inork ez duenean halakorik eskatu IRUÑEA

Koalizioak Navarra Sumako aurrekontuen diskurtsoa faltsua dela salatu du, oposizioko lehen indarra baztertzea duelako oinarri

 

"Enrique Mayak Udalbatzaren soldatak izozteaz hitz egitea, oposiziotik behintzat inork eskatu ez dionean, alkate honen hipokresia politikoa uzten du agerian. Gogora dezagun Alkatetzara itzuli zenean bere soldata ia % 10 igo zuela eta Comiruñan dietak berriro ordaintzen saiatu zela”. Horrela mintzatu da EH Bilduren Udal taldea Enrique Mayak atzo egin zuen adierazpenen harira, Udalbatzaren soldata ez duela %0.9 igoko alegia. "Hipokritak izateaz gain, adierazpen horiek fede txarra erakusten dute; izan ere, Alkatetzaren eskumena ez da Udalbatzaren soldatak finkatzea, baizik eta Udalbatzarena, eta, guk dakigunez, inork ez du soldatak igotzea eskatu, eskaera hori eskuineko hirukotik edo konfiantzazko karguetatik iritsi ez bada", gaineratu du koalizio subiranistak.

EH Bilduren ustez, Enrique Mayaren despiste estrategia berri honek ezin du ezkutatu agerraldi publiko honen benetako asmoa: "beste behin ere oposizioa presionatu nahi zuen atzoko agerraldiaz, aurrekontuak aurrera ateratzeko baldintza bakar batekin: oposizioko lehen indarra baztertzea". "Enrique Mayak eta Navarra Sumak berriz ere erakutsi dute sektarismoa ez dela bateragarria iruindar guztientzat gobernatzeko erantzukizunarekin, sektarismoa hiri honetako biztanleriaren ia laurdenaren bazterketan oinarritzen dela, eta politika ulertzeko modu bat dela, pandemia garaian ere, konfrontazioan soilik oinarritzen dena", hausnartu du koalizio subiranistak.

"Biharko Osoko Bilkuran oposizioko taldeek alkatearen jarrera gaitzetsiko dute, Haur Eskolen inkestari buruzko informazioa ukatu eta nahita ezkutatzeagatik. Hori nahikoa ez balitz, oposizioko alderdi nagusia baztertu nahia eta oposizioari mespretxu egitea gaitzespen hori indartzen dute, eta EH Bilduk gaitzespen publiko horrekin bat egingo du argi eta garbi”, iragarri du alderdiak. "Maya jaunak, alkate gisa hartu zuen lehen erabakitik, soldata igotzea alegia, azkeneraino, iruindarren %25a aurrekontuen eztabaidatik kanpo uztea, gogoz irabazi du hiri honek bere historian izan duen erregidore txarrena izatearen ohorea” , ondorioztatu du.

"Bestalde, Mayak atzo egin zuen agerraldian beste elementu bat nabarmendu zen. Alegia, nork markatzen duen Navarra Sumaren diskurtsoa Iruñeko Udalean. Zoritxarrez ez dira Udalbatzaren gehiengoa osatzen duten alderdiak, behin eta berriz eskuineko hirukoak batzordean edo Osoko Bilkuran hartutako erabakiak mespretxatzen dituela argi eta garbi ikusten baitugu, baizik eta eskuineko hedabideak, zutabe anonimoen bidez aurrekontu garaian apaltasun faltsuz jokatzera animatzen dutenak, urteko gainerako egunetan inposizioa eta aldebakartasuna erabiltzera bultzatuz", azaldu du koalizioak.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a